Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Experientia. Espacios para ser sonados.

Apirilaren 26a, ostirala
20:00 O.

    Dokumental hau Zorongo taldearen laugarren diskoaren argitalpenarekin batera sortu zen. Diskoa 2015ean grabatu zen eta Donejakueko bidean inspiratutako ikuskizun bateko musika jasotzen du, bai eta Espainiako Erdi Aroko musikak ere, 2013tik talde honek Orreagako Errege Kolegiatan egin dituenak. Diskoa grabatzeko ideia kontzertuetara bertaratutakoek iradoki zieten, ikuskizuna amaitzean Zorongoren “experientia” berri bizi nahi baitzuten.
 
      Bere izaera ia performatikoa dela eta, kontzertu horretako muina ezin zen soilik CD batean jaso eta hori dela eta, Zorongoko musikariek ikus-entzunezko dokumentua sortzea pentsatu zuten diskoko musikaren osagarri izan zedin. Azkenik, proiektuaren, musikaren eta Orreagako Errege Kolegiataren botere oroitarazleak hasierako ideia eraldatu eta orain Filmotekak aurkezten duen dokumentuan bilakatu zen.
 
     Zorongoko musikariak harritu ziren ikus-entzunezko euren proiektua, baliabide tekniko apalak zituenak, balio dokumental eta artistikoan nola hazten ari zen ikustean. Hala ere, aurrera jarraitu zuten. Erromesaren espiritua bidean aurkitzen duenari irekita dagoen bezala, Zorongok ere hala jaso zuen ezusteko proiektu hau.
 
     Ia ordubeteko dokumental honek ez ditu soilik Orreagan egindako kontzertuen eta grabaketa-saioen uneak jasotzen, baizik eta izaera poetikoa duten Zorongoko musikarien gogoetak ere, isiltasunak eta musikak bihotzera zuzenean iristeko duten boterearen hari eroale gisa.
 
   Proiekzioa amaitzean, Zorongok zenbait kantu zuzenean joko ditu.
Espainia, 2016
 
Zuzendaritza: Ekhi Ocaña
Kontalaria: Paco Ocaña
Kamera: Ekhi Ocaña, Santi Echeverria.
Musika: Zorongo (María Echeverría, Edurne Aizpún, Urko Ocaña, J.L. Gómez Koki, Ekhi Ocaña)
Iraupena: 60 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 4a, osteguna, 20.00 O.
La historia de un charro navarro

Apirilaren 8a, astelehena, 20:00 O.
Nafarroako Etnografia eszenan.

Apirilaren 11, osteguna, 20.00 O.
Al paso de los sesenta

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información