Dokumental honek haurtzaroa eta zinema omentzen ditu.Haur Eskola bateko egunerokotasunak eskaintzen dizkien aukerak aprobetxatuz bi eta hiru urteko haurrek eraikitzen dituzten harreman sortzaile eta ludikoak daude irudikatuta.Gidoia zinemaren historiako pelikula garrantzitsu batzuk gogorarazten dituen alfabeto edo gramatika baten arabera dago antolatua.
Haurrek jolas egiten dute, “naturaltasunez”, egituratu gabeko materialekin, eta bizitzeko eta elkarrekin egoteko plazerraren jatorrian sakontzen diren harremanak sortzen dituzte.Hurbileko kamera konplize batek giza-elkarrekintzaren aberastasunaren eta konplexutasunaren ñabardurak jartzen ditu agerian, betiere haurtzaroaren kulturaren ikuspegitik.
Dokumental hau Zein handia den haurtzaroa! izeneko programaren parte da. Programa hori UPNATVn grabatu zuten eta helburua zen, Jose Luis Garciren ¡Qué grande es el cine! programan bezala, lau tertuliakidek dokumental horretako zenbait eszena aurkeztea, aztertzea eta eztabaidatzea.