Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El crack

Maiatzaren 9a, ostirala, 17:30etan.

German Areta ikertzaile pribatu bat da; Madrilgo Gran Via kaletik gertu dauka bulegoa eta «el Moro» du laguntzaile.Areta gizon bakarti eta gogorra da, dirudienez istripu larriren bat izandakoa, eta errehabilitazio neketsuan zaintzaile izan zuen Carmen erizainarekin maitemindu da; haren alaba Maite aurrera ateratzen laguntzen dio.Halako batean, Francisco Medina enpresaburuak Aretarengana jotzen du eta 16 urteko haren alaba Isabel aurkitzeko enkargua ematen dio, ez baitaki non dagoen.
 
Alfredo Landak beste paper dramatiko batzuk interpretatzeko aukera izan zuen lehenago (El puente, Las verdes praderas, Forja de amigos), baina German Aretarena egin zuenean haren karrera aldatu egin zen erabat, asko eta asko aktore nafarraren moldaerraztasuna aintzatesten hasi baitziren.Garcik, gainera, bere film onenetako bat egin zuen, hainbeste miresten zuen zinema beltzaren omenezko film bikaina.
 
Landaren heriotzaren lehen urteurrena hartuko dugu aitzakiatzat egin zuen lan goretsienaren bitartez omenaldi txiki bat egiteko.
Espainia. 1981
 
Zuzendaritza: José Luis Garci
Gidoia: José Luis Garci y Horacio Valcárcel.
Ekoizpena: Nickelodeon.
Musika: Jesús Gluck.
Argazkia: Manuel Rojas (C).
Antzezleak: Alfredo Landa, María Casanova, Miguel Rellán, José Bódalo, Manuel Tejada, Francisco Vidal, Raúl Freire, Maite Blasco, Mayrata O’Wisiedo, José Manuel Cervino.
 
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 119 min.

Prezioa: 3€

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 2a, ostirala, 19:30etan.
El puente sobre el río Kwai (The Bridge On the River Kwai)