Egun batean, zinemagile batek amets bat dauka: egitea amestu duen pelikula guztiak dauzkan pelikula bat egiten duela amesten du.
Eric Pauwels-ek amets hori egi bihurtzea erabaki zuen eta, horretarako, berealdiko eta izenburu iradokitzaileko dokumentu bat sortu zuen: Las películas soñadas (2010).Zinemagile belgikarrari, egin nahi zituen pelikula guztiak egitea ezinezkoa zenaz jabetuta, pelikula horiek pelikula bakar batean egitea bururatu zitzaion, eta erabaki zuen, gainera, amets hori etxetik atera gabe betetzea: Las películas soñadas.
Hori gutxi balitz, 2060an bizirik balego zer pelikula egingo lukeen ere aurreratzen du.