Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Azken geltokia

Azaroaren 27a, osteguna, 20:00etan.

       Filma zahartzaroaren inguruan zaharren egoitzetan egindako kontenplaziozko begiratu bat da.Kamera batek adinekoen azken etapa horretako abandonu- eta bakardade-giroko bizimodua eta dauzkaten bizipenak kontatzen ditu.Zahar-etxeak eta denboraren etengabeko joana adinekoen bizitzako azken geltoki bihurtzen dira, heriotzarako ezinbesteko bidea hartu aurreko geltokia.
        Zuzendariek bost urte luzetan grabatutako egoera horiek harilkatzen ditu pelikulak, 90 minutuan.Filmazio luze eta arduratsu horretan ezin hobeto daude azalduta narrazio-hariak.Hori argi eta garbi ikusten da dokumentalaren ardatz den istorioan,Morenarenean, alegia; Morena nekez ibili, entzun eta ikusten duen adineko andre bat da.Alabak uzten du han, zahar-etxean. Harekin batera beste bi andre bizi dira, eta gupidaz begiratzen diote, bakarrik dagoela ikusita. Morena, ordea, haien ispilu beldurgarri bat baino ez da. Orduantxe antzematen dute haien gainbehera, heriotzarako erremediorik gabeko bidea.
      Egileek nazioarteko hainbat jaialdi garrantzitsutan aurkeztu dute filma, eta sariak ere jaso dituzte: FIDOCSeko Ikusleen Saria eta Estoniako Parnuko Jaialdiko Sari Nagusia, besteak beste.
Txile, 2012
 
Zuzendaritza: Cristian Soto y Catalina Vergara
Ekoizpena : Catalina Vergara
Argazkia: Cristian Soto (C)
Muntaketa : Cristian Soto y Catalina Vergara
 
Hizkuntza: J.B. gaztelainaz
Iraupena: 90 minutos

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 30a, osteguna, 19:30etan.
¿Y ahora? Recuérdame (E Agora? Lembra-me)

Martxoaren 27a, osteguna, 20:00etan.
Ni nüzü

Apirilaren 24a, osteguna, 20:00etan.
Stories We Tell

Maiatzaren 28a, asteazkena, 19:30etan.
Les films rêvés

Ekainaren 26a, osteguna, 20:00etan.
Costa da morte

Irailaren 25a, osteguna, 20:00etan.
Foco PDV - Laetitia Mikles

Abenduaren 18a, osteguna, 20.00 h.
Yuri Ancarani zinemak

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información