La edad de la piedra: Sistema kapitalistako mekanismoen kritika ironiko eta zorrotza, umore beltza erabiliz, Chumy Chúmezen marrazkietan oinarrituta.
El País Vasco: Caro Baroja anaiek, Espainiako zinema etnografikoaren adierazle nagusiek, jaioterri izan zuten lurretik paseo historiko bat egiten dute.
Gente de boina:Dokumentala landa-bizitzako jantzi esanguratsuenetako baten inguruan, txapelaren inguruan; horrez gain, Gaztelako herrietan txapelari lotutako ohiturak ere aztertzen dira.
Homenaje a Tarzán: La cazadora inconsciente: Animazio esperimentaleko pieza, Rafael Ruiz Balerdi pintoreak zeluloidearen gainean eskuz marraztutakoa, soinu-unibertso estilizatuarekin.
Llámame Lola:Irudien collagearen eta sketch komikoaren artean, Manuel García Muñozek film labur dibertigarri hau konposatu zuen, Trantsizioko Espainiako gizarte aldakorra aztertzen duena.