Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Chicas de club

Urriaren 31, osteguna, 20:00etan.

Filma poema batekin eta erreportaje batekin hasten da. Poemak gauari buruz hitz egiten du; erreportajeak, klubeko neskei buruz. Neskek haien bizimodua kontatzen dute. Agian zati bat bakarrik, baina haien aurpegiek eta haien ahotsek ezin dute egia ezkutatu. Istorio bat ere badago, Elisarena. Elisak bere herstura, erresumina, samurtasuna, bakardadea, beldurrak kontatzen ditu, eta horretarako iraganean eta orainaldian oinarritzen da. Eta bera bezala, agertzen diren gainerako neskak, haien bizipenekin.
 
X Filmsen bigarren film luze komertziala, berriro ere Jorge Grauk zuzendua, anbizio artistiko handiko dokudrama zen. 60ko hamarkadaren amaieran barra amerikarrak agertzearen eta klubak ugaritzearen fenomenoa aztertzen zuen. Hori dela eta, zentsura frankistarekin arazo asko izan zituen.
Espainia, 1971
 
Zuzendaritza: Jorge Grau.
Gidoia: Jorge Grau y Mario Camus.
Argazkia: Juan Amorós y Fernando Arribas (C y B/N)
Musika: Antonio Pérez Olea.
Muntaketa: Rosa G. Salgado.
Antzezleak: Elisa Laguna, Fernando Rey, Kiti Mánver, Rosa María Carmona, Jesús Nieto, Fernando Hilbeck, Mary Carmen Cruz, Paquita Ferrera, Milo Quesada, Carlos Garrido.
 
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 106 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Operación H / X FILMS. Breve historia de un mecenazgo

Urriaren 11, ostirala, 20:00etan.
Sesión de cortometrajes

Urriaren 18a, ostirala, 20:00etan.
Sesión de cortometrajes

Urriaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Acteón

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.