Carmen, sin miedo a la libertad
Cartagenako (Murtzia) “Las 600” auzotik, arrazakeria eta matxismo sistemikoaren aurka borrokatzeko emakume ijito feministen lehen elkartearen buru da Carmen. Estereotipo guztiak hautsi ondoren, Carmenek aurre egingo dio gauzak aldatzeko bere komunitatearen itxaropen bihurtu izanaren presioari, bere helburuekin aurrera jarraitzen duen bitartean. Bere nortasun sendoa eta determinazioa izango dira borrokan jarraitzeko erresistentzia, batasun eta indar sentimendua sortzeko motorra.
Romipen
Zazpi emakume dira dokumental honetako protagonistak, gutxi ezagutzen dugun mundu bati leiho txiki bat irekitzen diona: erromaniak. Carmen, Saray, Silvia, Angela, Joana, Andrea eta R-ren ahots barnekoenak entzuten diren dokumentala. Publikoa astintzen duten hitz feministak eta borrokakoak, emakume horien sentimenduak eta pentsamenduak zein diren azaleratuz.
Aurkezpena eta mahai-ingurua: Flor Hernández Jiménez, Lulú Jiménez Rodriguez eta Angelines Hernández Jiménez.
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Martxoaren 19a, asteazkena, 19:30ean
Samba, un nombre borrado
Martxoaren 26a, asteazkena, 19:30ean
Exopia