Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Arrazakeriaren aurkako Zinema VI

martxoa 2025

Aurten, 2025ean, gure herrialdera heldu ziren 600 urteak ospatzen dira, eta Espainiako Gobernuak  2025 Ijito Herriaren Urtea izendatu du. Beraz, aukera bat da ijito-herria, haren aztarna soziala, artistikoa eta kultura ezagutzeko; izan ere, elkarrekin bizi izan ditugun sei mendeko historia izan arren, oraindik ere batzuetan ezezaguna da gure gizartearen gehiengoarentzat.
 
Migrazio-prozesuek eragin handia dute migratzen duten pertsonen bizitzan, jatorrizko herrialdeetan geratzen diren pertsonengan eta harrera-gizarteetan. 
 
Zinema eta mahai-inguruak gune pribilegiatuak dira hausnarketan laguntzeko eta, horrela, oraindik ere badirauten estereotipoak eta aurreiritziak eraisteko.
 
Lehenengo saioan Romipen eta Carmen, sin miedo a la libertad, film laburrak proiektatuko dira, emakume ijitoen errealitatera hurbiltzen gaituztenak.  Hiru emakume ijitok hartuko dute parte mahai-inguruan, Nafarroako borroka feministan eta arrazakeriaren aurkako borrokan erreferente direnak: Flor Hernández Jiménez, Lulú Jiménez Rodriguez eta Angelines Hernández Jiménez. 
 
Bigarren saioan Samba, un nombre borrado ikusiko dugu. Gurekin mahai-inguruan izango da Djibril Dieye , senegaldar jatorriko gaztea, kulturarteko bitartekaria, Nafarroa Koloretan 2024 Sarietan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan egindako ibilbideagatik saritua, eta Jëf Gandiol Elkartearen sortzailea.
 
Zikloaren hirugarren eta azken egunean Exopia dokumentala berrikusiko dugu eta aktibista talde hau izango dugu solasaldian: Aritz Gorostiaga, Mikel Mendibil, M.Jose Zapata, David Moreno “Lobito” eta Ana Larumbe. Hauek Atenasen eta Lesbos uhartearen bitartez Europan babesa bilatzen duten pertsona horiei guztiei ahotsa emango diete.

Egitaraua

Martxoaren 12a, asteazkena, 19:30ean
Carmen, sin miedo a la libertad

Martxoaren 19a, asteazkena, 19:30ean
Samba, un nombre borrado

Martxoaren 26a, asteazkena, 19:30ean
Exopia

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2022ko Martxoa
Ezinbesteko zinema

Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema

Urtarrila 2023
Pamplona Negra

Azaroako 2020
Saio berezia

2021eko Martxoa
Ezinbesteko Zinema

2022ko ekaina
Saio berezia

2022ko maiatza
Manoel de Oliveira

Iraila 2022
Saio bereziak

Ekaina 2023
Parejas de cine

Iraila 2023
Saio bereziak

martxoa 2025
El Ateneo presenta…

urtarrila 2025
Cine imprescindible

2024ko apirila
Abokatutza zineman VII

martxoa 2025
Nafarroako Filmoteka

2018ko Urria-Abendua
David Lean, oinarrizkoa

2020ko iraila
Beltza Weekend

urtarrila 2025
El Ateneo presenta…

2021jo Urtarrila
Saio berezia

2022ko ekaina
Rizoma sariak

Urria 2023
Saio bereziak

Azaroa 2022 - Urtarrila 2023
Roberto Rossellini esencial

2019ko Otsaila
Ateneoak aurkezten du…

2019ko Otsaila
Saio bereziak

2019ko Otsaila-Apirila
Ezinbesteko zinema

2014ko maiatza
Saio bereziak

2019ko iraila
Beltza Weekend

2018ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2020ko urtarrila
Iruñea Beltza

2012 Urriak – 2013 Apirilak
Ezinbesteko zinema

2012ko azaroa - 2013ko otsaila.
Ingmar Bergman ezinbestekoa

2013ko abendua – 2014ko otsaila
John Ford funtsezkoa

2016ko uztailla
Rooftop Cinema 2016

2016ko Urria
Dolarraren trilogia

2017ko Ekaina
Cine afroamericano

2017ko utzaila
Rooftop Cinema 2017

2018ko urtarrila
Saio bereziak

2018ko Urria
Saio bereziak

2019ko maiatza
Saio Bereziak

2011ko Maiatzak 6, 12, 13, 20, 27; Ekainak 3, 10, 17 eta 24. 20:00etan
François Truffaut. Zinemarako grina

2011ko Urria - 2012ko maiatza
Ezinbesteko zinema

2020ko otsaila
Saio Bereziak

2021eko maiatza
Saio bereziak

2018ko abendua
Hemingway bidaide

2020ko otsaila
Pasarela 948

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.