Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Saio bereziak

Iraila 2023

Nafarroako Filmotekak beste behin ere bat egin du Beltza Weekend-ekin. El trompetista (Michael Curtiz, 1950) filmaren proiekzioa musika beltzari eskainitako Beltza Weekend jaialdiaren bosgarren edizioaren barruan kokatzen da (R&B-tik Soul-era, Jamaikako musikatik igaroz, batez ere Joan den mendeko 50, 60 eta 70eko hamarkadetako rocksteady eta ska). Jaialdia bera irailaren 7,8 eta 9an izango da, baina, horrez gain, musika beltzetan ez ezik, historian, jatorrian, estetikan, kulturan eta horiek garatzen diren testuinguru sozialean ere sakontzea du helburu. Zinema , zalantzarik gabe, aparteko tresna da, sentipen horri, “arima” beltz horri atea irekitzen diguna, eta ulertzen eta testuinguruan kokatzen laguntzen  diguna.

Busi Cortés (Mexiko Hiria, 1950) gidoilaria, dokumentalista eta irakasle mexikarra da. Zuzendari eta gidoilari gisa egindako lana garrantzitsua izan da bere herrialdeko zinemarako, femeninotasunaren ikuspegitik eta Mexikon emakumearen presentzia politikoa agerian uzteagatik.

Nafarroako Filmotekak mexikar zinemagileari eskainiko dio saio hau, Iruñera egindako bisita aprobetxatuz. Bere filmik ospetsuenetako bat ikusiko dugu, El secreto de Romelia (1990)(Mexikoko Zinema Akademiaren opera Prima Onenaren, Musika Onenaren eta Aktore Onenaren saria (Dolores Beristain), besteak beste)

Egitaraua

Irailaren 1a, ostirala, 19:30
El trompetista

Irailaren 27a, asteazkena, 19:30
El secreto de Romelia

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

Iraila 2023
Foco Punto de Vista

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.