Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Saio bereziak

2026ko urria

 

Hilabete honetan lau emanaldi berezi ekarriko ditugu gure aretora, eskaintza aparta osatuz, zikloz kanpokoa delako eta, batez ere, proposamen guztien kalitateagatik.

Lehenengoa Ateneo Navarrorekin hilero egiten den lankidetza handitzea da. Zuzendariak hainbat areto eta filmotekan egiten ari diren birari esker, La noche está marchándose ya proposatzen dugu, Ezequiel Salinas eta Ramiro Sonzini argentinar zinemagileen film luzea. Filma ondoen deskribatzen duten testuetako bat Carlos Losillak Caimán Cuadernos de Cine aldizkarirako idatzitakoa da:

 "Egia da La noche está marchándose ya, Ezequiel Salinas eta Ramiro Sonziniren film argentinarra – azken hau La vida útil zinema-aldizkariaren koeditorea: oraindik ez baduzue irakurri, egin korrika ale baten bila – presak markatutako filma da, baina zer pelikula handi ez da hala?"

Filmotekak saio bikoitza izango du, urriaren 8an eta 9an, Iruñeko Topaketen programazioarekin bat eginez. Hilaren 8an, José Luis Guerínek Historias del buen valle, 2025 aurkeztuko du, bere azken filma, 2025eko Donostiako Zinemaldian saritua eta kritikak goraipatua. Dokumental fresko eta arriskutsua da, eta poesiaz eta gizatasunez erretratatzen du bazterretako bizitza.

Hilaren 9an, Víctor Erice zinemagileak bere bost film laburren bilduma bat aurkeztuko digu, ikuspegi guztiz pertsonaletik eginak, 2002tik 2018ra, ikuspegi aske batekin, artearekin konprometituta eta ohiko edozein planteamendu zinematografikotik kanpo. Luxu handia izango da ikuslearentzat eta Espainiako Zinemaren Historiako zinegile garrantzitsuenetako baten jarraitzaileentzat.

Azkenik, Filmotekak bat egiten du Proclade Yanapay eta SED GGKEek sustatutako Klimaren aldeko Bigarren Astearekin, Natxo Leuza nafar dokumentalista ezagunaren Black Water, 2025 dokumentalaren proiekzioarekin. Black Water filmean Bangladesheko egoera irudikatzen da. Montzoi garaian, ibaiak hazi egiten dira, ibilguz aldatzen dira eta komunitate osoak lekualdatzen dituzte. Filmak ibilbide luzea izan du nazioartean, eta hainbat sari jaso ditu. Proiekzioaren ondoren elkarrizketa bat izango da.

 

 


Egitaraua

Urriaren 2a, ostirala, 19:00
La noche está marchándose ya (Argentina, 2025)

Urriaren 8a, osteguna, 19:30
Historias del buen valle (Espainia, 2025)

Urriaren 22a, osteguna, 19:00
Black Water (Espainia, 2025)

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema

Urtarrila 2023
Pamplona Negra

Iraila 2023
Saio bereziak

2021eko Martxoa
Ezinbesteko Zinema

2022ko ekaina
Saio berezia

2022ko maiatza
Manoel de Oliveira

Iraila 2022
Saio bereziak

Ekaina 2023
Parejas de cine

2024ko apirila
Abokatutza zineman VII

2018ko Urria-Abendua
David Lean, oinarrizkoa

2020ko iraila
Beltza Weekend

2022ko ekaina
Rizoma sariak

2021jo Urtarrila
Saio berezia

Urria 2023
Saio bereziak

Azaroa 2022 - Urtarrila 2023
Roberto Rossellini esencial

Azaroak 2025 - Civivox Condestable
Irlandako zinema erakustaldia

2019ko Otsaila
Saio bereziak

2019ko Otsaila-Apirila
Ezinbesteko zinema

2019ko iraila
Beltza Weekend

2014ko maiatza
Saio bereziak

2018ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2020ko urtarrila
Iruñea Beltza

2016ko uztailla
Rooftop Cinema 2016

2012 Urriak – 2013 Apirilak
Ezinbesteko zinema

2017ko Ekaina
Cine afroamericano

2017ko utzaila
Rooftop Cinema 2017

2011ko Urria - 2012ko maiatza
Ezinbesteko zinema

2018ko urtarrila
Saio bereziak

2011ko Maiatzak 6, 12, 13, 20, 27; Ekainak 3, 10, 17 eta 24. 20:00etan
François Truffaut. Zinemarako grina

2026ko iraila
Palestinako zinema V

2021eko maiatza
Saio bereziak

2026ko urria
Nafarroako Filmoteka

2018ko Urria
Saio bereziak

2019ko maiatza
Saio Bereziak

2020ko otsaila
Saio Bereziak

2018ko abendua
Hemingway bidaide

2020ko otsaila
Pasarela 948

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.