Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Hiria zinema klasikoan

Azaroak 2025

Nafarroako Filmotekak eta Arkitektura eta Gizartea Fundazioak “Hiria zinema klasikoan” programa eskainiko dute azaroko asteazkenetan, klasizismoaren eta bere maisuen adierazgarri diren lau film handik osatua.  Manuel Hidalgok komisariatutako zikoak erakusten du, zinema-genero desberdinetako film askok hirien –beren eraikinen eta beren sare sozial bereizgarriaren- ikuspegi bat ematen dutela istorio eta argumentu desberdinen bidez, hiriko bizitza eta espazioaren funts dokumentala ahalbidetzen dutenak.
Aukeratutako filmek zinegile eta aditu ospetsuen aurkezpena eta solasaldia izango dute, eta honako hauek dira: New Yorki buruz, La ciudad desnuda (Jules Dassin, 1948), thriller poliziala; Vienari buruz, El tercer hombre (Carol Reed, 1949), gerra osteko drama; Erromari buruz, Vacaciones en Roma (William Wyler, 1953), komedia sentimentala eta, San Frantziskoari buruz, Vértigo (Alfred Hitchcock, 1959), intriga kriminala. Saioak Ángeles González Sindek, Agustin Sánchez Vidalek, Carlos Marañónek eta Carlos F. Herederok aurkeztuko dituzte.
 
 
PARTE HARTZAILEAK:
Ángeles González Sinde. Zinema zuzendaria eta gidoilaria. Idazlea. Zinema Akademiako presidente ohia eta Kultura ministro ohia.
Agustín Sánchez Vidal.  Zaragozako Unibertsitateko Zinemaren Historia katedraduna. Zinema eta beste gai batzuetako gidoilaria eta saiakeragilea. Eleberrigilea.
Carlos Marañón. “Cinemanía” aldizkariko zuzendaria. Idazlea eta Zinema-kritikaria .
Carlos F. Heredero.  Historialaria, kritikaria, saiakeragilea eta zinema-irakaslea. “Caimán” aldizkariaren sortzailea, zuzendari ohia eta egungo editorea. 
Manuel Hidalgo. Zinema-kritikaria eta gidoilaria. Idazlea. “El Cultural” astekariaren zuzendari ohia.

Egitaraua

Azaroaren 5a, asteazkena, 19:00etan
NUEVA YORK. La ciudad desnuda. (Naked City, AEB, 1948)

Azaroaren 12a, asteazkena, 19:00etan.
VIENA. El tercer hombre. (The Third Man, EEBB, 1949)

Azaroaren 19a, asteazkena, 19:00etan
ROMA. Vacaciones en Roma. (Roman Holiday, AEB, 1953)

Azaroaren 26a, asteazkena, 19:00etan
SAN FRANCISCO. Vértigo. (Vertigo, AEB, 1958)

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema

Urtarrila 2023
Pamplona Negra

Iraila 2022
Saio bereziak

2021eko Martxoa
Ezinbesteko Zinema

2022ko ekaina
Saio berezia

2022ko maiatza
Manoel de Oliveira

Iraila 2023
Saio bereziak

Ekaina 2023
Parejas de cine

2024ko apirila
Abokatutza zineman VII

Urria 2025
Idazleak zineman

2020ko iraila
Beltza Weekend

2018ko Urria-Abendua
David Lean, oinarrizkoa

Azaroak 2025
Nafarroako Filmoteka

2022ko ekaina
Rizoma sariak

2021jo Urtarrila
Saio berezia

Urria 2023
Saio bereziak

Azaroa 2022 - Urtarrila 2023
Roberto Rossellini esencial

Azaroak 2025 - Civivox Condestable
Irlandako zinema erakustaldia

Azaroak 2025
Saio berezia

Azaroak 2025
Punto de Vista Fokua

2019ko Otsaila
Saio bereziak

2019ko Otsaila-Apirila
Ezinbesteko zinema

2014ko maiatza
Saio bereziak

2019ko iraila
Beltza Weekend

2018ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2020ko urtarrila
Iruñea Beltza

2011ko Urria - 2012ko maiatza
Ezinbesteko zinema

2012 Urriak – 2013 Apirilak
Ezinbesteko zinema

2011ko Maiatzak 6, 12, 13, 20, 27; Ekainak 3, 10, 17 eta 24. 20:00etan
François Truffaut. Zinemarako grina

2018ko urtarrila
Saio bereziak

2016ko uztailla
Rooftop Cinema 2016

2017ko Ekaina
Cine afroamericano

2017ko utzaila
Rooftop Cinema 2017

2020ko otsaila
Saio Bereziak

2021eko maiatza
Saio bereziak

2018ko Urria
Saio bereziak

2019ko maiatza
Saio Bereziak

2018ko abendua
Hemingway bidaide

2020ko otsaila
Pasarela 948

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.