Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Urriko programazioa Nafarroako Filmotekan

Urria 2025

Urrian 60ko hamarkadako Txekiar Zinema zikloko film sorta zainduaz gozatu ahal izango dugu: Hablemos de otra cosa (1963), Un día, un gato (1963), Los amores de una rubia (1965), Carruaje a Viena (1966) eta El incineradora ador de cadáver (1968).
Bestalde, Nafarroako Filmoteka zikloak zuzendari nafarrek egindako hiru film labur dokumental programatzen ditu: Why (2022), El que no ve (2024) eta El bloque (2023). Ziklo horren barruan, halaber, Home Movie Day saioa izango dugu, Filmategiaren artxiboan dagoen material filmikoan oinarrituta egindako muntaia, eta Mare Nostrum filma, Antonio Abad Ojuel nafar gidoilariari egindako omenaldi gisa, Nafarroako Filmotekak bere bildumaren barruan aurkeztuko duen liburuaren protagonista.
Espainiako Zinemaren Eguna ospatzeko, Filmotekak El inquilino (J.A. Nieves Conde, 1958) proiektatuko du. Halaber, Osasun Mentalaren Egunean (urriak 10), Oscar Wilderen (1854-1900) klasikoa pantaila handira egokituta ikusiko dugu, El retrato de Dorian Gray (A. Lewin, 1945). Efemerideen ospakizunarekin jarraituz, Kultura Ondare Inmaterialaren Egunean Cristina García Rodero. La mirada oculta (2023) dokumentala ikusi ahal izango dugu.  
Idazleak zineman zikloak Stephen Kingen eleberriaren egokitzapena dakar, Misery (1990), Maria Moliner ospetsuari buruzko dokumentala, Tendiendo palabras (2017) eta María Lejárraga idazleari buruzko dokumentala, A las mujeres de España (2022).
Nafarroako Ateneoarekin omenaldia egingo zaio Lalo Schifrin konpositore eta piano-jotzaileari, Bullit (1968) proiektatuz eta Jazz Classic Ensemble taldearen kontzertu labur batekin.
Gainera, Zinema eta zientzia VII zikloak (Civivox Condestablen eta ADItechekin lankidetzan) animaziozko film saritua, Flow (2024), Oscar saria irabazi zuen film erromantikoa eta zientzia-fikziozkoa, Her (2013) eta ASENNA elkarteak egindako dokumentala, Endometriosis. Hacer visible lo invisible (2024) dakarzkigu. 
Azkenik, Punto de Vista Fokuak Mª Luisa Eliori eskainitako saio bikoitz oso berezi bat eskaintzen digu, En el balcón vacío (J. García Ascot, 1961), berriki Elías Querejeta Zinema Eskolak zaharberritua, eta X Films-ek ekoiztutako Volver a casa tan tarde dokumentala (C. Viada, 2025).
Bestalde, Filmoteka Nafarroan zikloaren barruan, Nafarroako munduarekin zerikusia duten edo Nafarroako partaidetza duten filmak hainbat herritara ekartzen dituena, hainbat proiekzio izango dira: El fantasma de la opera Altsasun, Iratxe Pérezen dokumentala, Todos lo sabían, Tafallan, Dardara Auritzen, Simon Blascori eskainitako saio bikoitza Lizarran, eta 212 Mountains dokumentala Lizarran baita ere.
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema

Urtarrila 2023
Pamplona Negra

2022ko ekaina
Saio berezia

2022ko maiatza
Manoel de Oliveira

Ekaina 2023
Parejas de cine

Iraila 2022
Saio bereziak

Iraila 2023
Saio bereziak

2021eko Martxoa
Ezinbesteko Zinema

2024ko apirila
Abokatutza zineman VII

2020ko iraila
Beltza Weekend

2018ko Urria-Abendua
David Lean, oinarrizkoa

2022ko ekaina
Rizoma sariak

2021jo Urtarrila
Saio berezia

Urria 2023
Saio bereziak

Urria 2025
Saio bereziak

Urria 2025
Idazleak zineman

Azaroa 2022 - Urtarrila 2023
Roberto Rossellini esencial

2019ko Otsaila
Saio bereziak

2019ko Otsaila-Apirila
Ezinbesteko zinema

2014ko maiatza
Saio bereziak

2019ko iraila
Beltza Weekend

2018ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2020ko urtarrila
Iruñea Beltza

2011ko Urria - 2012ko maiatza
Ezinbesteko zinema

2012 Urriak – 2013 Apirilak
Ezinbesteko zinema

2011ko Maiatzak 6, 12, 13, 20, 27; Ekainak 3, 10, 17 eta 24. 20:00etan
François Truffaut. Zinemarako grina

2018ko urtarrila
Saio bereziak

2016ko uztailla
Rooftop Cinema 2016

2021eko maiatza
Saio bereziak

2017ko Ekaina
Cine afroamericano

2017ko utzaila
Rooftop Cinema 2017

2020ko otsaila
Saio Bereziak

2019ko maiatza
Saio Bereziak

2018ko Urria
Saio bereziak

2018ko abendua
Hemingway bidaide

2020ko otsaila
Pasarela 948

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.