Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cine y Filosofía IV

ekaina 2025

Eta teknologia hori XIX. Mendearen amaieran sortu zela, non asmatzaile askok gailuak garatu zituzten hori lortzeko asmoz, harik eta Lumière anaiek garaitu zuten arte.Munduaren mugimendua zeluloidera eta pantailara eramanez.
 
Zinema XIX. Mendean agertzea, Industria Iraultzaren garaian, ez da kasualitatea. Azken 200 urteetan gizakiak aurreko 10000 urteetan baino gehiago eraldatu duela bere bizimodua esatea ez da inolako gehiegikeria. Bistan dago teknologia duela milaka urtetik erabiltzen dela, baina azken mendean inoiz pentsatuko ez ziren gauzak egin dira: hegan egin, itsaspean nabigatu, ilargira joan, munduaren beste aldean dagoen jenderarekin zuzenean komunikatu, edozein lekutan gertatzen dena ikusi, gizateriaren jakintza guztia eskuan izan…eta planeta segundo gutxi batzuetan suntsitzeko aukera eskura izatea (nahiz eta nahiago izan dugun modu motelagoan egin)
 
 
Teknologiek gure bizitzak aldatu dituzte eta horretaz hitz egingo dugu Anafiek (Nafarroako Filosofia Elkartea / Asociación Navarra de Filosofía), Nafarroako Filmotekarekin elkarlanean, proposatzen duen ziklo honetan. Hasteko, teknologia garaikidearen hastapenetara joango gara, Mary  Shelleyk  sortu, eta James Whalek 1931n zinemara eraman zuen pertsonaia zoragarri horrekin: Frankenstein (Boris Karloffen interpretazio handia ekarri diguna). Giza teknologiak bizitza adimenduna sor dezake? Zer gertatzen da bizitza horrekin ardura hartzen ez badugu? Zer ondorio etiko (eta sozial ) ditu gaitasun horrek? Agian El hombre vestido de blanco (Alexander Mackendrick, 1951) filmak azken galdera horri erantzuteko moduaren berri eman diezaguke, bere kontakizunarekin batera Ealing-aren umore goxoa ekarriz: Zientzialari batek ehun sintsiezin bat asmatzen du, aurrerapen perfektuarekin amets egitea ahalbidetzen duena…ala ez.  Azkenik, gizakiak bizitza adimenduna sortzeko dituen arazoetara itzuliko gara, baina gaur egun, adimen artifizialari zeharka (edo aurrez aurre ) begiratuz. El hombre perfecto  (Maria Schrader, 2021) pelikulan zientzialari alemaniar  batek bere gustuen arabera sortutako androide adimendun batekin bizi beharko duen proiektu batean parte hartzea onartuko du. Baina, posible al da perfekzio hori teknologia zibernetikoari esker? Edo beste film bikain batzuek aurkeztu digutenaren beldur izan beharko dugu, hala nola Blade Runner, Exmachina o Her? Honetas guztiaz hitz egingo dugu pelikulen proiekzioaren ondorengo zineforumean, mundu guztia gonbidatuta baitago.

Egitaraua

Ekainaren 6a, ostirala, 19:30ean
Frankenstein (1931)

Ekainaren 13a, ostirala, 19:30ean
El hombre del traje blanco

Ekainaren 20a, ostirala, 19:30ean
El hombre perfecto (Ich bin dein Mensch)

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema

Urtarrila 2023
Pamplona Negra

2022ko ekaina
Saio berezia

2021eko Martxoa
Ezinbesteko Zinema

2022ko maiatza
Manoel de Oliveira

Iraila 2022
Saio bereziak

Ekaina 2023
Parejas de cine

Iraila 2023
Saio bereziak

2024ko apirila
Abokatutza zineman VII

ekaina 2025
Sesión especial

ekaina 2025
Filmoteca navarra

2020ko iraila
Beltza Weekend

2018ko Urria-Abendua
David Lean, oinarrizkoa

2022ko ekaina
Rizoma sariak

2021jo Urtarrila
Saio berezia

Urria 2023
Saio bereziak

Azaroa 2022 - Urtarrila 2023
Roberto Rossellini esencial

2019ko Otsaila
Saio bereziak

2019ko Otsaila-Apirila
Ezinbesteko zinema

2014ko maiatza
Saio bereziak

2019ko iraila
Beltza Weekend

2020ko urtarrila
Iruñea Beltza

2018ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2011ko Urria - 2012ko maiatza
Ezinbesteko zinema

2016ko uztailla
Rooftop Cinema 2016

2012 Urriak – 2013 Apirilak
Ezinbesteko zinema

2017ko Ekaina
Cine afroamericano

2017ko utzaila
Rooftop Cinema 2017

2018ko urtarrila
Saio bereziak

2018ko Urria
Saio bereziak

2019ko maiatza
Saio Bereziak

2011ko Maiatzak 6, 12, 13, 20, 27; Ekainak 3, 10, 17 eta 24. 20:00etan
François Truffaut. Zinemarako grina

2020ko otsaila
Saio Bereziak

2021eko maiatza
Saio bereziak

2018ko abendua
Hemingway bidaide

2020ko otsaila
Pasarela 948

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.