Gaurkotasuna
2020 2019 2018
Iruñea Beltza 2020
Serpico
13.01.2020 Iruñea Beltza 2020
Seigarren urtez jarraian, Baluartek Iruñea Beltza Jaialdia antolatuko du, literatura eta zinema beltzari eskainitako jaialdia, alegia.
Osotara intrigaz eta krimenez betetako sei jardunaldi izango dira, urtarrilaren 13tik 18ra, eta nobela eta zinema beltzari eskainiko zaizkio, baina baita Noirdelakoarekin lotutako beste disziplinetara ere: esaterako musika, irratia, gastronomia, hiritik egingo diren ibilaldiak… Baluartek, Nafarroako Filmotekak eta Iruñeko Planetarioak antolatuta, Iruñea Beltza: Alderik Ilunena pertsonen, idazle eta irakurleen, gidoilari, zinemagile eta ikusleen eta sortzaileen eta publikoaren arteko topagunea izango da.
 
Zinemak leku berezia du jaialdi honetan ohi bezala, hori dela eta Filmoteka funtsezko laguntzailea da, eta hori dela eta, jaialdiko gai nagusiaren inguruko (polizia ustelkeria) lau film aukeratu ditu. Gai horren inguruan zinemak film oso interesgarriak egin ditu. Eta Estatu Batuetako zinemari buruz ari gara funtsean, izan ere, AEB da jaialdi honetako herrialde gonbidatua VI. edizio honetan. Sed de mal (Orson Welles, 1958), El detective (Gordon Douglas, 1968), Serpico (Sidney Lumet, 1973) eta L. A. Confidencial (Curtis Hanson, 1997) izango dira berrikusi eta gogora ekarri ditugun tituluak. Horiek guztiak film gogoangarriak gaia dena delakoa. 
 
Sarrerak: http://www.pamplonanegra.com/
itzuli
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información