Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Hasaki ya suda - Twaaga

Azaroaren 24a, ostirala
20:00 O.

Hasaki Ya Suda (Ezpatak, Burkina Faso/Frantzia, 2010)
2100. urtea da, gutxi gora behera. Aldaketa klimatikoak lehortze izugarriak eragin ditu eta goseteak eta gerrak sortu dira. Hegoaldeko herrialdeetako pertsonak izan dira aldaketa klimatikoaren lehen biktimak, euren herrialdeak uztera behartuta ikusi baitute euren burua. Iparralderantz emigratu behar izan dute eta exodo masibo horrek nazioarteko ordena hankaz gora jartzen du. Lurra basamortu handi bat bilakatu da. Babes eta aterperik gabe, biziraun duten pertsona gutxi horiek antzineko erritoak berreskuratzen dituzte. Talde edo klanetan antolatzen dira eta euren artean borrokatzen dute azken lur emankorrak eskuratzeko. 
 
FESPACO 2011-ean mentzio berezia jaso zuen. Prix qualité CNC 2012. Dubai International Film Festival-ean,2013ean, sail ofizialean izan zen; Festival Interantional du Cinéma et de l'Audiovisuel du Burundi - Festicab 2011; African Film Festival New York 2011.
 
Twaaga (Garai ezina, Burkina Faso/Frantzia, 2013)
    Burkina Faso, 1985.urtea. Lagunik ez duen zortzi urteko haurra da Manu. Hori dela eta, toki guztietara bere anai nagusi Albert eta bere bi lagun Kabore eta Ibourekin joaten da. Manuk deskubritzen duenez, Albert marabu bat ikustera joan da garai ezina bilatzeko helburuarekin. Hala, Manuk uste du bizitza errealean botere magikoak existitzen direla eta superheroien kontra egiteko aukera ematen digutela. Haien abenturak komikietan irakurtzen ditu astero.
 
   Bayard saria film labur onenari Festival International du film francophone de Namur jaialdian, 2014ean. Seattle International Film Festival / ShortsFest Weekend jaialdian, epaimahaiaren saria akzio film labur onenari 2014. CEM – Saria Zinema afrikar, asiar eta hegoamerikarraren 24. Jaialdian, 2014. Mención especial del jurado en la competión Muhr AsiaAfrica lehiaketan epaimahaiaren mentzio berezia , Dubai International Film Festival jaialdian, 2013ean.
Hasaki Ya Suda (Ezpatak, Burkina Faso/Frantzia, 2010)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Cedric Ido
Argazkia: Thomas Garret
Musika: Nicola Tescari, David Chalmin
Muntaia: Samuel Danesi
Aktoreak: Kylian Amable, Wurubemba, Jacky Ido, Cédric Ido, Minman Ma, Ralph Amoussou.
Hizkuntza: J.B. lingalez, gaztelaniazko azpititulueklin
Iraupena: 24 minutu
 
Twaaga (Garai ezina, Burkina Faso/Frantzia, 2013)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Cedric Ido
Argazkia: Valentin Vignet
Musika: Nicola Tescari, David Chalmin
Muntaia: Samuel Danesi
Aktoreak: Sabourou Bamogo, Harouna Ouedraogo, Sidiki Diarra, Parfait Oubda, Cedric Kibore, Justin Cuindiga, Eugène Bayala
Hizkuntza: J.B. frantsesez, arabiarrez eta mossiz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 30 minutu
Cedric Ido zuzendariak aurkeztuko du saioa eta mahai-ingurua ere gidatuko du.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 3a, ostirala, 17:30 O.
Wùlu

Azaroaren 3a, ostirala, 20:00 h.
Wùlu

Azaroaren 10a, ostirala, 20:00 O.
Love The One You Love

Azaroaren 17a, ostirala, 17:30 O.
Green White Green

Azaroaren 17a, ostirala, 20:00 O.
Green White Green

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información