Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Ipuin hau ez da bukatu

Irailaren 14a, osteguna
18:30 O.

Sinopsia: XXI. mendea. Errauskine nekatuta dago egunez eta gauez Ibarratarren etxean zerbitzatzeaz. Hori dela eta, bere printzipe urdina aurkitzen duenean ez du zalantzarik edukitzen eta berarekin ihes egiten du. Amodioak eper asko ekartzen ditu, baina beti Errauskinek prestatu behar izaten ditu. Zorionez, Errauskinek mahaian kolpe bat eman eta bere bizitza propioa egitea erabakitzen duenean, bere lagun Edurnezuri laguntzeko prest dago.
   Ekainaren 19 eta 22a bitartean 10 eta 16 urteko hamalau gaztek Nafarroako Filmotekak antolatzen duen tailerrean parte hartu zuten, zehazki, Zinema super 8 mm formatuan egiteko tailerrean.  Ikasleen gehiengoak 2016ko udan antolatutako lehen tailerrean ere parte hartu zuten eta, hori dela eta, bigarren ikastaro honetan dagoeneko istorio bat filmatzeko antolaketa lanetan hasi ziren berehala. Filmazioak bi egun iraun zituen eta super 8 mm formatuan filmatu zituzten irudiekin 5-6 minutu irauten dituzten film laburrak osatu zituzten. 
 
Esperientzia osatzeko, film labur horiek estreinatu eta proiektatu egin behar dira. Opera primae horien estreinua Nafarroako Filmotekan izanen da eta bertan egileak ere egonen dira.
 
    Honako hauek dira tailerrean parte hartu zuten ikasleak: Elena Iturralde, Asier Ros, Esther Monreal, Miguel Angel Monreal, Ignacio Monreal, Tom Loughran, Alvaro Indurain, Iker Aranguren, Amaiur Fernandez de Arroyabe, Uriel Tiberio, Niobe Arregui, Iago Arregui, Atia Arregui eta Teo Guerrero.  Mirada Nadir Elkarteko Joaquin eta Elvira izan ziren tailerreko irakasleak.

Sarrera Doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 7a, osteguna, 20:00 O.
Iruñeko txoko eta nostalgiak IV: San Zerningo Burgoa

Irailaren 14a, osteguna, 20:00 O.
Sesión de cortometrajes

Irailaren 21a, osteguna, 20:00 O.
Trashumantzia / Erronkariarren Abelbidea

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información