Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Central Térmica de Pamplona - IMENASA

Irailaren 8a, ostirala
20:00 O.

IMENASA
(Espainia, c. 1965)
 
Ekoizpena: Objetivo Films
Hizkuntza: J. B. gazteleraz.
Iraupena: 26 min.
 
Film dokumental honetan Felix Huarte enpresaburu nafarrak sortutako IMENASA industrial gunean zegoen jarduna erakusten da. Hala, tailerretan, bulegoetan, formakuntza zentroetan eta fabrikak Iruñeko Donibane auzoan zuen eraikinean egiten zen lana erakusten da.
 
Emanaldi honetan proiektatuko den kopiak hasierako minutuetan hainbat soinu eta irudi akats dituen arren, filmak testigantzen ikuspegitik daukan balio itzela izugarria da. Beraz, ehunka nafarrek bizi izan zuten industriaren jarduerari dagokionez, balio handia du dokumental honek.
 
 
 
Iruñeko Zentral Termikoa (Central Térmica de Pamplona, Espainia, 1954-55)
 
Zuzendaritza, argazkia (Z/B) eta gidoia: Enrique Soler de Agustin
Hizkuntza: Intertiluluak gazteleraz. 
Iraupena: 29 min.
 
Enrique Soler ingeniariak zeuzkan zaletasun ugarien artean bizitza sozialean eta familia inguruan gertatzen ziren gauzak 9,5 mm eta super 8 mm kamerarekin grabatzea zegoen. Jarduera horrekiko zeukan pasioa zela eta, bere filmak editatzen eta errotuluak jartzen hasi zen. Bere muntaiak “Exclusivas Soler” kartelarekin aurkezten zituen eta horietako askok oso bereziak izan ziren. Zentral termikoaren kontakizuna eskaintzen duen zinta hau Zinema Arteko Lehiaketa Nazional Amateurrean aurkeztu zuen 1955ean. Hainbat hilabeteetan zehar, zentralaren segimendua egin zuen erreportaje bikaina eratuz. Iruñera energia bideratzen zuen zentrala Arga ibaiaren ondoan eraiki zen, Igeriketa Klubaren sarreran, zehazki. Solerrek eraikinaren eraikuntza filmatu zuen eta makinak ekartzeko Alemaniara egin zuten bidaia ere grabatu zuen. Solerrek Irati enpresan lan egiten zuen garai horretan, eta enpresa horrek zentralaren prozesua sustatu zuenez gero, materiala grabatzeko sarbide aproposa izan zuen egileak.
 
 
Zuzeneko piano saioa egonen da saioa proiektatzen denean, Josetxo Fernández de Ortegaen eskutik.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 15a, ostirala, 20:00 O.
Apustu handia

Irailaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Hero

Irailaren 29a, ostirala, 20:00 O.
Bihar

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información