Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Lluvia de julio

Abenduaren 21a, asteazkena
20:00 O.

    Lena ezkontzekotan dago bere senargaia pertsona gaiztoa dela ohartzen denean. Harremana utzi eta gero, bere identitate propioa bilatzen hari diren artistekin batera abentura ezberdinetan murgilduko da bere bizitzari zentzua aurkitzen saiatzen den bitartean. Egun euritsu batean Zhenyarekin aurkituko da.
 
     Bellamente zuri-beltzean ateratako argazkietan, uztaileko euriak bizitzarekin dar-dar egiten du nahiz eta gazteen heriotzarekin jolasean aritu. Bere aurreko filmarekin batera (Tengo veinte años), hiri modernoen enajenazioari buruzko eta giza beroa eta bata bestearen arteko ulermena aurkitzearen zorotasunaren inguruko Khutsieven hausnarketa hunkigarrienetariko bat da hau. Lena, hogeigarren mendeko bukaerako intelektual bat, fariseismo, zinismo eta jendearekiko axolagabetasunarekin desilusionatuta dago. Bera bere anbizio handiko mutil-lagunetik, Volodya, eta bere Moskuko arribista faltsuen taldetik, aldendu egiten da, bere apartamentuko bakardade eta erosotasunean babestuz, eta baita euripean bere ontasuna erakutsi zion ezezagunarekin mantentzen dituen elkarrizketa telefoniko intimoetan ere.
 
    Film honekin Marlen Khutsievek bizitzarekiko etsipeneko denboraldi bat hasi zuen, 17 urte iraun zuena: itxoiteak helburu gabeko bizitza arruntari bidea eman zion, itxaropenak mamuetan bihurtzen dira eta bizitza errutina hutsa bihurtu zen ere.
Iyulskiy dozhd, SESB, 1967
 
Zuzendaritza: Marlen Khutsiev.
Gidoia: Anatoli Grebnev, M. Khutsiev
Argazkiak: German Lavrov (ByN)
Musika: Bulat Okudzhava, Yuriy Vizbor.
Antzezleak: Evgeniya Uralova, Aleksandr Belyavskiy, Yuriy Vizbor, Yevgeniya Kozyreva, Aleksandr Mitta, Yuri Bylnkin, Yuri Ilchuk, Alla Pokrovskaya.
 
Hizkuntza: errusieraz azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 100 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 7a, asteazkena, 20:00 O.
Primavera en la calle Zarechnoy

Abenduaren 14a, asteazkena, 19:30 O.
Tengo veinte años

Abenduaren 28a, asteazkena, 20:00 O.
Era el mes de mayo