Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Meeting Berit As

Ekainaren 1a, asteazkena
20:00

    Meeting Berit Ås elkarrizketa dokumentala da, Berit Ås-en figurari pertsona bezala miresmena eta miresmen intelektuala adieraztea xede duena; horretaz gain, kritika feministaren diskurtsoetan espezializatuta ez dagoen publikoari haren ideiak eta ekarpenak ezagutzera eramatea ere helburu du.
      Berit Ås nazioarte-mailan oso ezaguna da kontrola ezabatzeko proposatu zituen teknikengatik (Master Suppression Techniques, 1979). 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da testu hori eta mundu osoko emakumeei aurre egin beharreko menderatze-egoerez jabetzen lagundu die.
       FEM Jaialdiko zinema eta ikus-entzunezko sormena zikloko lehen saioa dela eta, dokumental honen proiekzioak formatu desberdina edukiko du. Jesus Palomino zuzendariak filmaren aurkezpena egingo du zatiak hautatuz eta hautatutako zati horien iruzkina eginez; jarraian, publikoarekin elkarrizketa irekia egingo da.
Aurkeztu eta iruzkinak egin: Jesus Palomino jaunak
Zuzendaritza eta jatorrizko ideia : Jesus Palomino
Errealizazioa : Kristen Scully
 
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
 
Saioaren iraupena : 90 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 8a, asteazkena, 20:00
Ellas, filipinas

Ekainaren 15a, asteazkena, 20:00
Sra Polaroiska, obren hautaketa

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información