Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

A la medianoche (Momentos con Javier Arzuaga)

Maiatzaren 26a, osteguna
20:00

    Garai hartan, La Cabañan, hiru protagonista ginen: fusilatua, hiltzen zuena eta ni –Jaunaren pailazoa-, ez zuen hura eskaintzen ahalegintzen zena.

     La Cabaña Habanako Gotorlekua zen. Garaia: 1959. urteko lehen bost hilabeteak, hau da, Kubako iraultzaren lehen urratsak; fusilatuak: Batistaren erregimeneko militarrak eta poliziak; tiro egiten zutenak: Sierra Maestratik jaitsitako borrokalariak; Jaunaren pailazoa: Javier Arzuaga (Oñati, 1929), frantziskotar fraidea, jadanik ahulduta zuen fedea transmititzen saiatzen zena.
Han, Che Guevara bezalako pertsonaia oso ezagunak ibiltzen ziren; orduan, La Cabañako komandantea zen.
Berrogei urtetik gorako denboran, Arzuagak bere barruan gorde zituen barrua asaldatzen zioten bizipenak, eta, bat-batean, paperean idatzi zituen; era horretan, 'A la medianoche' liburua sortu zen. Orain, horren inguruko dokumentala Angel Katarainek aurkezten digu.

 A la medianoche, era guztietara, historiako gertaera ilunerako egindako zuzeneko lekukotza da. Edonola ere, euskalduna ez da Kubako kasura mugatzen, baizik eta haratago doa. La Cabañako fusilamenduetan oinarrituta, heriotza-zigorraren gaia unibertsal bihurtzen du, eta ez doktrinatik, inoiz desagertuko ez zaizkion minetik eta errukitik baizik. 
Espainia, 2015
 
Zuzendaritza, gidoia, kamera eta musika: Ángel Katarain
Testuak eta poesiak: Javier Arzuga
Poesien irakurketa: Klara Badiola
 
Hizkuntza: JB gazteleraz
Iraupena: 60 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 28a, osteguna, 20:00
The Forgotten Space