Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

EUROPAR MAILAKO IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZEN LEHIAKETA

Apirilaren 7a, osteguna
20:00

“CTL 59 segundos” ikus-entzunezko sorkuntzako Europako hirugarren lehiaketako obra hautatuen eta finalisten sari-banaketa eta proiekzioa. Antolatzailea Iruñako CTL-Formación Imagen y Sonido da, Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan.
 
Azken fasera ikus-entzunezko 30 pieza iritsi dira, aurkeztutako 56 lanen artetik. Ikus-esperimentazioko lanak internetez bidali dituzte Europako herrialde askotatik. Ordezkari gehien dituzten herrialdeak Espainia, Frantzia, Alemania, Letonia, Polonia eta Errumania dira. Autonomia-erkidegoen arabera, izena eman duten bideokreaziorik gehienak Nafarroakoak (parte-hartzaileen ia erdia), Kataluniakoak eta Madrilgoak dira. Lehiaketa honetan parte hartzen dute zaleek, irudi eta soinu arloko eskoletako, unibertsitateetako, diseinu-zentroetako eta zinema-eskoletako ikasleek, eta errealizazioaren eta zuzendaritzaren arloko profesionalek. 2016an lehiaketaren hirugarren edizioa egin da, eta horren bidez, bideokreazioak eta ikus-esperimentazioko lanak bideo formatuan egiteari mesede egin nahi zaio.
 
“CTL 59 segundos” lehiaketako epaimahaiak hiru sari emango ditu 30 hautatuen artean: “CTL 59 segundos” saria ikus-entzunezko sorkuntzako lanik onenari (diploma eta 1.000 euro), epaimahaiaren aipamen berezia Nafarroako errealizadorerik onenari (diploma) eta epaimahaiaren aipamen berezia lan esperimentalik onenari (diploma).
 
On-line lehiaketa hau Iruñean sortu zen 2013an, asmo artistikoa bideokreazioa oinarri hartuta zabaltzeko xedearekin. “Asmo artistiko” moduan ulertzen da asmo komunikatibo edo informatibo hutsa ez duena, hots, eduki esperimental, formal, poetiko edo filosofikoa gehitzen duena; horrez gain, Europako egileen artean lankidetza artistikorako lokarriak ezartzeari mesede egin nahi zaio.
 
Antolatzaileak: CTL-Escuela de imagen y sonido.
Kolaboratzailea: Nafarroako Filmoteka

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta