Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

La habitación de Fermat

Martxoaren 11, ostirala
20:00

  22 urteko gaztea (Galván), Galois izengoitia duena, otsailaren 20 noiz iritsiko zain dago, Goldbachen aieruaren frogantza aurkeztuko baitu. Frogantza hori lagun batzuei kontatzen ari dela, mutil batzuek bere gelara joateko esaten diote. Hara iristean, Galoisek dena apurtuta aurkitzen du: pertsonaia misteriotsuren batek frogantza saboteatu du.
   Bitartean, beste pertsonaia batek (Hilbert) xakean jokatzen du, eta lagun medikuari kontatzen dio aspaldi bere buruaz beste egiten ahalegindu zela. Era berean kontatzen dio gutun bat jaso duela, eta horren bidez gonbidatzen dutela asteburu bat herrialdeko matematikari bikainenekin igarotzera, enigma handi bat ebaztea aitzakia izanda. Horretarako, beharrezkoa da aurkitzea zer ordenatan dauden zenbaki hauek: 5-4-2-9-8-6-7-3-1
   Pascalek, hirugarren pertsonaiak, gutun bera jaso du. Asmakizunari buruz gogoeta egiten ari da liburutegi batean. Hainbat orduz pentsatzen egon ondoren, amore eman eta orria apurtzen du. Baina liburuzainak esaten dio erabilitako liburuak ordena alfabetikoan utz ditzala. "Alfabetiko" hitza ezinbesteko aztarna da, eta “ordena” hitza irakurri ondoren, erantzuna lortzen du berehala. Pascalek emaitza 325 posta-kutxara bidaltzen du, eta bigarren gutun baten bidez, leku batera joateko hitzordua ematen diote. Pascal leku horretara doanean, ez dago inor. Ondoren, Oliva, 26 urteko emakumea, iristen da, gutun bera jaso du eta. Gero, Hilbert eta Galois auto berean iristen dira.
   19:00etan, auto baten argiak keinuka hasten dira beste ertzean. Ontzi bat aurkitzen dute, eta aintzira zeharkatzen dute. Autoan sartu eta bileraren lekura iristen dira: ale-biltegi bat. Barrura sartu, eta gela eder bat aurkitzen dute, Hilbertek faltan botatzen duen guztia daukana.
   Tarte batez zain egon ondoren, anfitrioia iristen da: Fermat. Erronka hasten da…
Espainia, 2007
 
Zuzendaritza eta gidoia: Rodrigo Sopeña, Luis Piedrahita.
Argazkiak: Miguel Ángel Amoedo (C)
Musika: Federico Jusid
Interpreteak: Alejo Sauras, Elena Ballesteros, Santi Millán, Lluis Homar, Federico Luppi, Helena Carrión, Ariadna Cabrol, Juanma Falcón.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena: 87 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 4a, ostirala, 20.00
Mi noche con Maud

Martxoaren 18a, ostirala, 20:00
Midiendo el mundo

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información