Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Vicente Ferrer

Martxoaren 3a, osteguna
17:00

    Filmean, Vicente Ferrerrek Anantapurreko basamortu-paisaia lurzoru emankor eta dalits kastakoak eskubide osoko herritar bihurtzeko egindako borroka ikaragarria kontatzen zaigu. Izan ere, azken horiek, herrialde horretan ukiezintzat hartu zituzten beti.
     Txirotasunera, ezjakintasunera edo gaixotasunera kondenatutako milioika pertsonaren patua alda daiteke?
      Vicente Ferrer lana galdera horiei erantzuten ahalegintzen da, Vicente Ferrerren bizitza eta gizarte-lana jorratuz. Gizon horrek duintasuna itzuli zien dalits kastakoei, ukiezin ere deituei, eta lur jotako lurra paisaia emankor eta ekoizkor bihurtu zuen.
    Filmean jesuita katalanaren bizitzako azken hogeita hamar urteak kontatzen dira. Printzipioz garaiezinak diruditen etsaien kontra izandako borroka ikus dezakegu. Istorioa Indiara 1969an itzuli zenean hasten da, Espainian izandako erbestaldi behartuaren ostean. Ferrer Espainiara kanporatu zuten agintean zeuden sektoreek, haien interesetarako benetako arriskua zuela uste baitzuten.
 
   Saio hau Vicente Ferrer Fundazioarekin, Iruñako Irakurketa Errazaren Klubarekin eta Calícratesekin lankidetzan antolatu da.
Zuzendaria: Agustín Crespi
Gidoia: David Planell eta Patrick Buckley
Argazkiak: Tote Trenas (C)
Musika: Françesc Gener
Interpreteak: Imanol Arias, Aida Folch, Josep María Pou, Carles Canut, Alba Flores, Jaskaran Brady.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena: 104 min.

Doako sarrera

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información