Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Handicrafts / Vicente Ferrer

Urtarrilaren 7a, osteguna
20:00

Handicrafts (Espainia, 2015)
    Vicente Ferrer fundazioak Anantapur-en, India, modu desberdinetara egiten du lan talde ahulenekin. 
Bere proiektuetako batera egindako bisita laburrean, eskulanen tailerrera, bere lana eta hark gizartean dituen eraginak ezagutu ditugu fundazioko kide batzuen bitartez.
 
Vicente Ferrer (Espainia, 2013)
    Filmak Vicente Ferrer-ek Anantapur-eko basamortuko paisaia idorra  emankor bihurtzeko eta dálits kasta eskubide osoko hiritar bihurtzeko, betidanik ukigaitzat hartu izan diren herrialdean, egindako lan ikaragarria kontatzen du.
     Pobreziara, ezjakintasunera edo gaixotasunera kondenatutako milioika pertsonen patua alda al daiteke?
      Vicente Ferrer  galdera horiei erantzuten saiatzen da bizitza eta Vicente Ferrer-en obra soziala jorratuz; dálits kastari –“ukiezinak” ere deituak– duintasuna itzuli zien gizona eta hiletsitako lurra paisaia oparo eta emankor bihurtu zuena.
     Filma jesuita katalanaren azken hogeita hamar urtetan oinarritzen da lehenik eta behin garaiezin ziruditen arerioen aurkako borroka kontatzeko. Istorioa 1969an, Indiara itzuli zen unean, hasten da, Espainian derrigortutako erbestealdia egin ondoren; izan ere Espainiara kanporatu zuten agintzen zuten sektoreengan haserrea eragin ondoren, harengan euren interesentzako mehatxua ikusten baitzuten.
 
Vicente Ferrer Fundazioarekin lankidetzan antolatutako saioa

Handicrafts (Espainia, 2015)
 
Errealizazioa: Mar Guiren
Soinua: Alex Intxaurrondo
Edizioa: Juan Carlos Llapur
Iraupena: 9 minutu
 
Vicente Ferrer (Espainia, 2013)
 
Zuzendaritza : Agustín Crespi
Gidoia: David Planell eta Patrick Buckley
Argazkiak : Tote Trenas (C)
Musika : Françesc Gener
Interpretatzaileak : Imanol Arias, Aida Folch, Josep María Pou, Carles Canut, Alba Flores, Jaskaran Brady.
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena : 104 min.

Sarrera doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 8a, ostirala, 20:00
Ankhon Dekhi

Urtarrilaren 15a, ostirala, 20:00
Apur Panchali

Urtarrilaren 22a, ostirala, 20:00
Anonymous / Jai Ho

Urtarrilaren 29a, ostirala, 20.00
Giltzaren plaza / Nabalok

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información