Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Kamerarekin edo gabe: abstrakzioak, animazioak, ametsak

Irailaren 10a, osteguna
20:00

     Zinema esperimentalaren edo abangoardiakoaren baitan, zinema konbentzionalaren parametroetatik urrun dauden praktika artistiko jakin batzuk barnebiltzeko kontzeptu ugari erabili izan dira. Animazio-zinema, abstraktua, zinema kamerarekin edo zuzenekoa dira horietako batzuk. Harremanak, teknikak eta euren artean erlazionatuta dauden unibertsoak definitzeko izen desberdinak baino ez dira, hasierako esperimentazio-teknikekin hasten direnak gaur egunera arte konputazio-programak erabiliz iristeko.
Free Radicals (Britainia Handia, 1957-1979)
 
Errealizazioa: Len Lye
Iraupena : 5 min. Zuri-beltzean
 
Izenburuak adierazten duen gisan, film libre eta erradikala. Afrikako danborren erritmoan sortzen doazen eta pantaila betetzen duten trazuak.
 
 
Tarantella (AEB, 1940)
      
Errealizazioa: Mary Ellen Bute
Iraupena: 5 min. Koloretan
 
Kiribilak, lerroak eta zirriborroak tonu gorri eta urdinetan, jazzaren erritmoan, zinema esperimental eta musika bisualean aitzindari den horrek egina.
 
 
Scratch Pad (Frantzia, 1960)
 
Errealizazioa: Hy Hirsh
Iraupena: 10 min. Koloretan
 
“Scratch” teknikaren erabilera, gainjartzeak, marrazkiak, artxiboko irudiak soinuarekin konbinatzen ditu, irudiaren eta musikaren artean sinbiosi perfektua lortuz.
 
Drips in strips (AEB, 1961)
 
Errealizazioa: Marie Menken
Iraupena: 3 min. Koloretan
 
Marie Menken-ek eskuz margotutako film bakarra, “action paiting-en” izandako esperientzia eta espresionismoan inspiratu zena.
 
Synchromy (Kanada, 1971)
 
Errealizazioa: Norman McLaren
Iraupena: 7 min. Koloretan.
 
Animaziozko film laburra; bertan, McLaren-ek teknika optiko berriak erabiltzen ditu irudiaren eta soinuaren artean sinkronia perfektua lortzeko.
 
 
Homenaje a Tarzán / Tarzani omenaldia (Espainia, 1971)
 
Errealizazioa: Rafael Ruiz Balerdi
Iraupena: 4 min. Zuri-beltzean
 
Tarzanen filmen zatiei buruzkoa; euskal pintoreak zuzenean zeluloidearen gainean pintatzen du lerroak eta siluetak eginez perkusio afrikarraren erritmoan, Len Lye-ren Free Radicals filmean bezala.
 
 
Black & White Trypps Num. 1 (AEB, 2005)
 
Errealizazioa: Ben Russell
Iraupena: 6 min. Zuri-beltzean
 
"Zerua gauean argi-distirez eta orbanez, azaleko markez, zeruko gorputzez betetzen da. Ozeanoa, putzua, pantaila, ispilua… da”, dio Ben Russell-ek.
 
Flockenspiel I-IV (Alemania, 2001-2004)
 
Errealizazioa: Bärbel Neubauer
Iraupena: 25 min. Koloretan.
 
Zuzeneko animazioko maisuen oinordekoak, Bärbel Neubauer-ek, teknika digitalekin egiten du lan fraktaletatik abiatuz, musika-konposizio elektroniko propioa gehitzen dien obrak.
 
Molecular Feedback (Britainia Handia, 2014)
 
Errealizazioa: Ian Helliwell
Iraupena: 3 min. Koloretan
 
Helliwell zinemagile esperimentalak eta musika elektronikoaren egileak film multzo bat egiten du bideo eramangarri batekin, non, kolorearekin egindako bere ikerketekin jarraitzen duen.

Sarrera: 3 €

10 emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 17a, osteguna, 20:00
Stan Brakhage

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información