Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Surcos

Apirilaren 8a, asteazkena
20:00

      Pérez familia landatik Madrilera joango da bizitza hobetzeko asmoarekin. Hirian, ordea, bizitza ez da erraza izango. Manuelek, aitak, galdategian aurkituko du lana, baina, lanerako erritmoa hain azkarra izanik, hori jarraitzea asko kostatuko zaio. Pepe, seme zaharrena, estraperloarekin loturiko kontu nahasietan ibiliko da. Manolo, seme gazteena, mandatu-mutil gisa arituko da, eta, Toniari, arrebari, berriz, laguntzaile lana bilatuko diote.
 
      Nieves Condek gure zinemako klasiko honetan Espainiako uneko errealitatearen alderdi gogaikarriak jorratuko ditu; hala nola, landatik hirira inmigratzea, merkatu beltza, langabezia, emakumeen prostituzioa, e.a. Hori dela-eta, arazo larriak izan zituen zentsurarekin. Zuzendariak Madrilgo giro sozialaren erretratu mingarria eskaintzen du, trafikatzaileak eta gaizkileak nagusi diren giroa, hirira iristean deuseztatu eta gainbehera etorriko den familiaren bitartez. Nieves Condek, Natividad Zarok eta Gonzalo Torrente Ballester idazleak egin zuten gidoia. Filma prestatzen denbora luzea igaro zuten, zuzendariak errealismo handiena lortu nahi izateagatik. Horretarako, taldea Madrilgo Atocha, Lavapiés, Legazpi eta Embajadores auzoetan barrena ibili zen, eta hango txoko, etxe eta pertsonei argazkiak atera zizkieten, jantziak ere hango jendeari erostearekin batera. Modu horretan, pelikulako pertsonaien bizitza errealera gehiago hurbiltzea lortu zuten. Melodrama bizia eta gogorra izateaz gain, berrogeita hamarreko hamarkadako Madrilgo kronika egoki zuhurra izatera iritsiko da.
(Espainia, 1951)
 
Zuzendaritza: José Antonio Nieves Conde.
Gidoia: J.A. Nieves Conde, Natividad Zaro eta Gonzalo Torrente Ballester, Eugenio Montesen argumentuaren arabera.
Argazkia: Sebastián Perera (ByN)
Musika: Jesús García Leoz. Gai musikalak: "Cantares de la Luna"; eta "Mantón verbenero".
Muntaketa: Margarita de Ochoa.
Antzezleak: Maruja Asquerino, Luis Peña, Francisco Arenzana, Marisa de Leza.
 
Hizkuntza: JB gazteleraz.
Iraupena: 99 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 1a, asteazkena, 20:00
Lurra

Apirilaren 15a, asteazkena, 20:00
Lurraren gatza

Apirilaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
Sábado noche, domingo mañana

Apirilaren 29a, asteazkena, 20:00
La clase obrera va al paraiso

Maiatzaren 8a, ostirala, 19:30 h.
Promes handiaren lurraldea

Maiatzaren 15a, ostirala, 19:30
Novecento (I)

Maiatzaren 22a, ostirala, 19:30
Novecento (II)

Maiatzaren 29a, ostirala, 20:00 h.
Pospoloen lantegiko neska

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.