Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Navarra las cuatro estaciones

Ekainaren 12a, osteguna
20.00

Dokumental hau Pio Caro Barojak filmatu zuen 1970 eta 1971. urteetan, haren anaia Julio Caro Baroja historialari eta etnografoaren idazki batean oinarrituta eta Nafarroako Foru Aldundiko Vianako Printzea erakundeak aginduta. Helburua zen Nafarroako gizarte tradizionalaren ohitura eta bizimoduen irudiak jasotzea, garai hartan desagertzeko edo goitik behera aldatzeko bidean baitzeuden, gizartea industrializatzen eta hiritartzen ari zelako.    
Urte-sasoiak ardatz hartuta, Pio Carok jaien inguruko erritu eta ohiturak, sasoi bakoitzeko nekazaritza-lanak, nekazarien lanabesak eta Nafarroako herri-folklorea erakusten ditu. Pelikula hau Nafarroako etnografia-ondareari eta landa-bizimoduari buruzko kalitate handiko dokumentua da, baita zinema-genero horretako erakusgarri ona eta egileak berak gehien estimatzen duen obretako bat ere.
Saio honetan udaberriari eta udarari buruzko zatiak emango ditugu, eta udazkeneko denboraldian gaineko biak.
Aurten, gainera, Julio Caro Baroja jaio zela ehun urte beteko dira.
Espainia, 1971
 
Zuzendaritza, gidoi: Pío Caro Baroja.
Ekoizpena: Documentales Artísticos de España, Institución Príncipe de Viana.
Músika: artistas navarros.
Argazkia: Joaquín Hualde , Francisco Sánchez , Juan Manuel de la Chica , Rafael Casenave , Juan Martín Benito , Leopoldo Villaseñor , Miguel Ángel Martín Alberto M. Soria (C).
 
Hizkuntza: J. B. gaztelaniak.
Iraupena: 85 min.

Sarrera 1 euro

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 13a, osteguna, 20:00etan.
Nafarroako zinema industriala

Apirilaren 4a, ostirala, 18:00etan.
Nafarroako zinema industriala