Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El Vuelo de Dora Salazar, Akerbeltz; las brujas y el inquisidor, Gartxot

Irailaren 14a, asteazkena, 20:00etan.

Laburpena

Dora Salazar hegal egiten
Dora Salazarren obrak ispilu moduan funtzionatzen du, non, emakumea den bere nortasunaren bilaketa horretan protagonista. Bere obrak barne-mundua islatzen du eta, era berean, kanpoko mundutik edaten du. Eskulturarekin izandako elkarrizketen bitartez, El Vuelo de Dora Salazar filmean Julia Juaniz-ek bere ibilbide osoan zeharreko ibilia egiten du irudien bidez bere obratan iradokitzen diguna kontatuz: feminitatea, indarra, isiltasuna hutsunea eta abar. Bere piezek transmititzen duten hutsunea adierazteko, zuzendaria metalezko egiturez baliatzen da, zeintzuek, ingurua marrazteaz gain, barnebiltzen duen espazioa ikusten ere uzten diguten.
 
Akerbeltz; las brujas y el inquisidor
Santo Oficioko espetxeko ziega ilunetik, sorginkeriaz akusatutako errudunez betetakotik, barrote artetik ihes egiten duen kantika magiko bat entzuten da. Etsipen-dei horrek haranak eta mendiak zeharkatzen ditu eta Zugarramurdin lo dagoen haur batengana iristen da. Haurrak zalantzako patua duten emakume haiek salbatzeko denbora amaitzear dela ulertzen du. Koban, sorginek abestuz, dantzatuz eta Akerbeltz gurtuz “akelarreak” ospatzen zituzten tokian, naturako indar guztiei dei egiten die mugagabeko maitasunez zaindu izan duten emakume horiek erreskata ditzaten.
 
Gartxot
Laburmetrai honen abiapuntua Arturo Campión-ek 1917an hedatutako Gartxot-en kondaira da, “Itzaltzuko bertsolaria”. Gartxot trobadore nafar baten istorioa da, abade berria Orreagara heltzean bizitza aldatuko duena. Abade berriak Gartxot erbesteratuko du eta bere seme bakarra kenduko dio, Mikelot, fraide abeslari bihurtzeko. Mikelot-ek ihes egitea eta bere aitarekin berriro biltzea lortzen du, eta honi eskatzen dio sin egiteko ez diela berriro harrapatzen utziko. Aita eta semea abesten hasten dira berriro. Euren emanaldiak aginteari egindako norgehiagoka bihurtzen dira.
 
 
EUSKERAZ SAIOA
 
Dora Salazar hegal egiten
Espainia, 2011
Zuzendaria: Julia Juániz
Iraupena: 30 min.
 
Akerbeltz; las brujas y el inquisidor
Espainia, 2010
Zuzendariak: César Urbina, Jorge Galán
Iraupena: 8 min.
 
Gartxot
Espainia, 2009
Zuzendariak: Asisko Urmeneta, Juan José Elordi
Iraupena: 19 min.
 
 
 
 
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Basajaun y las lindes de los bosques, Nao Yik

Irailaren 28a, asteazkena, 20:00etan.
Ada, Anamorphosis