Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El viaje a la luna / El viaje extraordinario

Azaroaren 6a, asteazkena, 20:00etan.

Julio Verne-ren nobelan inspiratutako El viaje a la luna filmean Georges Méliès-en ikuspegi pertsonala XX. mende hasierako zinemaren arrakasta handietako bat izan zen. Asmamen, umore, ikuskizunaren zentzu eta aurkikuntza plastikoen alardea: ilargiaren irudia begian kohete-obusa sartuta duela Zinema irudikatzen duen ikono bihurtu da.
Kasik bere ‘superekoizpen’ guztietan bezala, Méliès-ek El viaje a la luna filmaren bi bertsio banatu zituen, estandarra zuri beltzean eta, bestea, koloretan, abilezia handiz eskuz pintatua, fotogramaz fotograma.
Koloretako bertsioa hamarkadetan galdutzat eman zen, 1993an, mirariz, Espainian ‘kristalizatutako’ kopia bat agertu zen arte, bildumagile anonimo batek Bartzelonan Kataluniako Filmotekari dohaintzan emandako 200 film muturen artean. 1999an, kopia Lobster Films-en bilduma pribatuko atal izatera pasa zen; bertan, filmaren berreskuratze- eta digitalizazio-prozedura luze bati ekin zitzaion, fotogramaz fotograma.
Erabat zaharberritzeko teknologia egokirik ez zutelako, horrek zortzi urteko geldialdia jasan zuen eta berreskuratze-lanari berriro ere 2010ean ekin zitzaion hiru espezialisten esku-hartzearekin, hots, Lobster Films, la Foundation Groupama Gan pour le Cinéma eta Fondation Technicolor pour le Patrimoine du Cinéma. Fundazio horien eskariz, errealizadorearen proposamen aurreratuak nabarmentzen dituen soinu-banda berri bat konposatu zen.
1902an estreinatu zenetik ohore guztiekin 2011ko Cannes Jaialdiaren inaugurazio-sailean berriro estreinatu zen arte, El viaje a la luna filmak Serge Bromberg-ek eta Eric Lange-k El viaje extraordinario dokumental zoragarrian islatu duten epopeia ikusgarrian protagonista izan da. Zinemako maisulan goiztiar honi eta Georges Méliès bere sortzaile jenioari omenaldi zoragarria.
El viaje a la luna (Le voyage Dans la Lune)
(Frantzia, 1902)
 
Zuzendaritza, gidoia, ekoizpena: Georges Meliès
Hizkuntza: Elkarrizketarik eta idazkunik gabe. Nuro-ren musika.
Iraupena: 15 min.
 
 
El viaje extraordinario (Le voyage extraordinaire)
(Frantzia, 2011)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Serge Bromberg y Eric Lange.
Muntaketa: Janice Jones
Ekoizpena: Serge Bromberg
Musika: Bruno Alexiu
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 63 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
El fantasma de la ópera (The Phantom of the Opera)

Azaroaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Documentales imprescindibles

Azaroaren 27a, asteazkena, 20:00etan.
El testamento del Dr. Mabuse (Das testament der Dr. Mabuse)

Abenduaren 4a, asteazkena, 20:00etan.
La fiera de mi niña (Bringing Up Baby)

Abenduaren 11, asteazkena, 19:30etan.
Los niños del paraíso (Les enfants du paradis)

Abenduaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
Ladrón de bicicletas (Ladri di biciclette)

Urtarrilaren 8a, asteazkena, 20:00etan.
Vida en sombras

Urtarrilaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
El río (The River)

Urtarrilaren 29a, asteazkena, 19:30etan.
Los siete samuráis (Shichinin no Samurai)

Otsailaren 12a, asteazkena, 19:30etan.
Lawrence de Arabia (Lawrence of Arabia)

Otsailaren 26a, asteazkena, 20:00etan.
La semilla del diablo (Rosemary’s Baby)

Martxoaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Easy Rider. Buscando mi destino (Easy Rider)

Martxoaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Fraude (F. for Fake)

Martxoaren 26a, asteazkena, 20:00etan.
La última película (The Last Picture Show)

Apirilaren 2a, asteazkena, 20:00etan.
Taxi Driver

Apirilaren 9a, asteazkena, 19:30etan.
El submarino (Das Boot)

Apirilaren 16a, asteazkena, 20:00etan.
Adiós muchachos

Apirilaren 23a, asteazkena, 20:00etan.
Don Quijote (Don Chisciotte)

Apirilaren 30a, asteazkena, 20:00etan.
El cielo sobre Berlín (Der Himmel über Berlin)

Maiatzaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
Atrapado en el tiempo

Maiatzaren 14a, asteazkena, 19:30etan.
Underground

Maiatzaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
El odio

Maiatzaren 28a, asteazkena, 19:30etan.
Les films rêvés

Ekainaren 4a, asteazkena, 20.00
Memento

Ekainaren 11, asteazkena, 19.30
Érase una vez en Anatolia

Ekainaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
Searchin For Sugar Man

Ekainaren 25a, asteazkena, 20.00 h.
La gran belleza