Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La fiel infantería

Maiatzaren 23a, osteguna, 20:00etan.

Hainbat hiletan frontearen lehen lerroan egonda, Barleta batailoia ordezkatzeko agindua heltzen da. Soldaduak bere senideekin, emaztegaiekin, eta, batez ere, bakearekin elkartzeko unea da. Baina lasaitasunak gutxi irauten du, izan ere, berehala berriro frontera sartzeko agindua helduko zaie. Soldaduek goizaldean joan behar dute, agurtzeko astirik izan gabe. Han, misio arriskutsu eta nekeza aginduko diete, benetan zaila den eremu bat hartzea, hain zuzen: Cerro Quemado.
 
Rafael Garcia Serrano iruindar idazleak La fiel infantería liburua argitaratu zuen 1943. urtean, eta urte horretako literaturako Sari Nazionala irabazi zuen. Hala ere, Espainiako Gerra Zibilean giroturik dagoen eleberria zentsuratu egin zuten, eta handik 15 urtetara ez zuten argitaratu, 1959. urtean. Lanak arrakasta handia izan zuenez, zinemarako moldatu zuten hurrengo urtean, eta, gidoai, Rafaelek berak eta Jose Luis Dibildosek idatzi zuten. 
Espainia, 1960
 
Zuzendaritza: Pedro Lazaga.
Gidoia: Rafael García Serrano, José Luis Dibildos.
Ekoizpena: Ágata Films.
Argazkia: Manuel Berenguer (C).
Musika: Antón García Abril.
Antzezleak: Analía Gadé, Tony Leblanc, Arturo Fernández, Laura Valenzuela, Ismael Merlo, Julio Riscal, Jesús Puente, Enrique Ávila, María Fernanda Ladrón de Guevara, María Mahor, Mabel Karr, Juan Antonio Riquelme, Paloma Valdés, Santiago Ríos, Juan Calvo.
 
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 113 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 9a, osteguna, 20:00etan.
Sucede en San Fermín

Maiatzaren 9a, osteguna, 20:00etan.
Aurkezpena

Maiatzaren 16a, osteguna, 20:00etan.
La patrulla

Maiatzaren 30a, osteguna, 20:00etan.
Los económicamente débiles

Ekainaren 6a, osteguna, 20:00etan.
Tú y yo somos tres

Ekainaren 13a, osteguna, 20:00etan.
¿Por qué morir en Madrid?

Ekainaren 20a, osteguna, 20:00etan.
Los ojos perdidos