Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Invisibles

Maiatzaren 24a, ostirala, 20:00etan.

Bost istoriotan banatutako dokumentala da, eta, bere xedea, Lurrean dauden behartsu, gaixo eta zorigaiztoko guztiei hitza ematea da. Inoiz utzi ez zituzten pertsonei egindako omenaldi umila ere bada, baina, batik bat, benetako protagonistak ikusgai egitea izan da bost zuzendariren asmoa. Filmak dokumentalik onenaren Goya saria irabazi zuen 2007. urtean.

1. Cartas a Nora (Coixet), Hispanoamerikan milioika behartsuek duten chagas-en eritasun infekziosoari buruzkoa da.
2. Crímenes invisibles (Wenders), Kongoko emakumeek jasaten duten sexu-indarkeriaren berri ematen du.
3. Buenas noches, Ouma (León de Aranoa), Ugandako milaka haurraren egoera dramatikoari buruzkoa da.
4. El sueño de Bianca (Barroso), Afrika Erdiko Errepublikako biztanleek sendagaiak lortzeko dituzten arazoei buruzkoa da.
5. La voz de las piedras (Corcuera), armadaren eta gerrillaren arteko gerra dela eta Kolonbian bazterturik daudenek bizi duten egoera larriari buruzkoa.
Espainia, 2007
 
Zuzendaritza eta gidoia: Isabel Coixet, Wim Wenders, Fernando León de Aranoa, Mariano Barroso, Javier Corcuera.
Ekoizle: Pinguin Films, Reposado PC.
Ekoizpena: Javier Bardem
Argazkia: Emili Guirao, Jordi Abusada, David Omedes, Alberto Venzago (C).
Antzezleak: Lia Chapman, Isabelle Stoffel.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 95 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 2a, osteguna, 20:00etan.
El dos de mayo

Maiatzaren 17a, ostirala, 20:00etan.
El molino y la cruz (Mlyn i Krzyż)