Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La bendición de la tierra (Markens grøde)

Martxoaren 1a, ostirala, 20:00etan.

Isak eta Inger Frau protagonistak senar-emazte nekazari aitzindariak dira Norvegiako iparraldeko lurralde huts eta bakartian. Senar-emazteak gogor egiten du lan etxea aurrera ateratzeko eta familia sortzeko. Bikotearen hirugarren semea malformazioarekin jaioko da, eta amak isilpean hiltzea erabakiko du. Familiari traizio egingo diote, eta Inger espetxean sartuko dute. Bera ez dagoen bitartean, gizartea azkar aldatuko da; izan ere, kobre meategia eraikiko dute eta kolono-kopuru handia iritsiko da. Era horretan, Isak hiri oparoaren sortzailea izatera iritsiko da.
 
Norvegiako paisaia basatia pelikularen barneko beste pertsonai bat bezala hartuko da. Gidoia Norvegiako Knut Hamsun autore ezagunaren Growth of the soil nobelan oinarritzen da; aktoreak Literaturako Nobel Saria irabazi zuen 1920. urtean.
 
Kopia Nordisk Film etxeak duela gutxi egindako berriztapenaren ondorioa da; horretarako, Herbeheretan eta Estatu Batuetan aurkitutako bi zinta erabili ditu. 1921. urtean, Leif Halvorsen-ek konposatutako partitura orijinala entzungo dugu, Kringkastingorkestret-ek interpretatua.
Norvegia, 1921
 
Zuzendaritza: Gunnar Sommerfeldt.
Gidoia: Gunnar Sommerfeldt. Basado en la novela de Knut Hamsun.
Ekoizpena: Norrøna Film.
Argazkia: George Schnéevoigt (B/N).
Musika: Leif Halvorsen.
Antzezleak: Amund Rydland, Karen Poulsen, Ragna Wettergreen, Gunnar Sommerfeldt, Inge Sommerfeldt, Almar Bjoernefjell, Sigurd Berg Bruland, Siljusson Terna, Sivert Eliassen, Ernst Vaumund.
 
Hizkutza: Muda (intertítulos en castellano).
Iraupena: 97 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 8a, ostirala, 20:00etan.
Snøhulemannen (El cavernícola de las nieves)

Martxoaren 8a, ostirala, 20:00etan.
Ella

Martxoaren 15a, ostirala, 20:00etan.
Kautokeino-opprøret (La rebelión de Kautokeino)

Martxoaren 15a, ostirala, 20:00etan.
Søpla (Basura)

Martxoaren 22a, ostirala, 20:00etan.
Upperdog

Martxoaren 22a, ostirala, 20:00etan.
Skylappjenta