Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Iruñeari buruz dokumentuak

Maiatzaren 5a, osteguna, 20:00etan.

Oraingoan, ziklo honetan Iruñeari buruzko zenbait lan daude egitarauan: Pamplona 1928, urte hartako San Fermin jaietako eszenak biltzen dituen lan anonimo bat; Pamplona, Vicente Zaragozak 1950ean zuzendutako 8 minutuko pelikula; eta Rincones y nostalgias de Pamplona I, Antonio J. Ruizek Nafarroako Filmotekari emandako pelikula bat.

  • Pamplona 1928. Lan anonimo bat da, San Fermin jaiei buruzkoa. 16mm, z/b.
  • Pamplona. Film honek 8 minutu irauten du eta Iruñeko irudi panoramikoak ageri dira. Zuzendaria Vicente Zaragoza da. 35mm, z/b.
  • Rincones y nostalgias de Pamplona I. Pelikula hori Antonio J. Ruizek egin zuen 1991ean, eta 45 minutu irauten du. Besteak beste, hiriko biografo J. J. Arazuri agertzen da. Nostalgiaz eta ukitu poetikoaz, filmean ikusten da hiria azken hamarkadatan nola bilakatu den. 16 mm, koloretan.

Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta