Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Surcos

Irailaren 28a, ostirala, 20:00etan.

Pérez familia landa-ingurutik Madrilera joan da bizitza hobetzeko itxaropenez. Hala ere, hiriak ez die bizimodu erraza eskainiko. Manuel aitak galdategi batean lana aurkituko du, baina lan-erritmoa oso azkarra denez, oso zaila izango zaio jarraitzea. Pepe seme zaharra estraperloari lotutako gai ilunetan ibiliko da. Manolo seme gaztea mandatu-mutil moduan lan egiten hasiko da, eta Tonia alabak neskame moduan lan egingo du.
 
Nieves Condek, gure zinemaren klasiko honetan, Espainiako une hartako errealitatearen alderdi deserosoak jorratzen ditu, hala nola landatik hirira immigratzea, merkatu beltza, langabezia, emakumeen prostituzioa, etab. Hori dela eta, arazo larriak izan zituen zentsurarekin. Zuzendariak estraperlistak eta delinkuenteak nagusi diren Madrilgo giroaren erretratu mingarria eskaintzen du, hirira iristean desegin eta suntsitzen den familia baten bidez. Gidoia Nieves Conde, Natividad Zaro eta Gonzalo Torrente Ballester idazlearena da. Grabazioaren prestaketa luzea eta trinkoa izan zen, zuzendariak errealismo albait gehien lortu nahi zuen eta. Horretarako, taldeak Atocha, Lavapiés, Legazpi eta Embajadores Madrilgo auzoak zeharkatu zituen, bertako txoko, etxe eta pertsonei argazkiak atera zizkien eta bertakoen arropak erosi zituen. Modu horretan, filmeko pertsonaien benetako bizimodura gehiago hurbiltzea lortu zen. Filma, melodrama trinko eta gogorra izateaz gain, Madrilgo berrogeita hamarreko hamarkadako kronika zuhurra da
Espainia, 1951
 
Zuzendaritza: José Antonio Nieves Conde.
Gidoi: J.A. Nieves Conde, Natividad Zaro y Gonzalo Torrente Ballester, según un argumento de Eugenio Montes.
Argazki zuzendaritza: Sebastián Perera
Musika: Jesús García Leoz. Temas musicales: "Cantares de la Luna"; y "Mantón verbenero".
Muntaketa: Margarita de Ochoa.
Antzezleak: Maruja Asquerino, Luis Peña, Francisco Arenzana, Marisa de Leza.
 
Iraupena: 99 min.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.

SARRERA: 3 € (2€ 10 emanaldirako abonoarekin).

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Bajo los techos de París (Sous les toits de Paris)

Irailaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Roma, ciudad abierta (Roma, città aperta)

Urriaren 5a, ostirala, 20:00etan.
Blow-up

Urriaren 19a, ostirala, 20:00etan.
Der Amerikanische Freund

Urriaren 26a, ostirala, 20:00etan.
Marius et Jeannette

Azaroaren 9a, ostirala, 20:00etan.
In Bruges

Azaroaren 16a, ostirala, 20:00etan.
Le Havre

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información