Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Home Movie Day

Urriaren 21a, osteguna
17:30 o.

HOME MOVIE DAY

Nafarroako Filmotekak Home Movie Day egunarekin bat egin du berriro. Zinema familiarrari eta amateurrari eskainitako nazioarteko eguna da. Manifestazio hori Estatu Batuetan sortu zen 2002an (aurten XIX.urteurrena ospatzen du), film-artxiboetako aditu-talde baten ekimenez, herritarrak zinema-memoria partikularrak gordetzearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Harrezkero, ekitaldi hori handituz joan da, eta hamabi herrialdetan baino gehiagotan antolatzen den ospakizun bihurtu da.

Aurreko edizioetan bezala, gure zinematekaren saioaren helburu nagusia da materiala Filmotekaren artxiboan utzi duten zaleak ezagutzea, eta, hala, mugimenduan dagoen irudiaren ondare historikoa aberasten lagunduko dute. Azken aldian Artxibo Filmikoan jasotako gordailuen zatiak proiektatuko dira saio honetan. Fermin Aldazek, Federico Soto Yarrituk, Javier Merino Meazak, Juana Yoldik eta Julio Martinezek, Fermin Ibarra Aguerraldek, Jesus Rodriguez Diaz de Ceriok,Zezen clubak , Ana Zabaleta Seguinek, Juan Arbizu Perezek eta Pedro Lopez Garciak , Plaza de la Cruz Institutuak, Juan Luis Olaverri Garrayk, Mariano Lopez Sellesek, Felix Segura Urrak eta Jose Maria Usoz Ruizek filmatu edo gordetako filmazio-zatiak erakutsiko dira.

“Gure memoriaren fotogramak” kanpaina dela eta, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak 62 liburutegitan gaitu ditu, 56 udalerritan, herritarrek Artxibo Filmografikoan eman edo utzi nahi dituzten material filmiko , optiko edo magnetiko guztiak biltzeko gune iraunkorrak. Jasotako materiala digitalizatu egiten da eta kopia bana ematen zaie senideei.

Zuzeneko emanaldia pianoarekin, Josetxo Fernández de Ortegaren eskutik.

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.