Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Camino de Santiago

Maiatzaren 13a, osteguna
19:00 O.

Saioa KAMISHIBAIren teknikarekin egindako Done Jakue Bidearen ordezkari batekin hasiko da, Amigos del Kamishibai Nafarroako elkartearen eskutik.
Kamishibai honek Done Jakue Bidea Orreagatik Vianaraino zeharkatzen duen familia baten abenturak kontatzen ditu.Ibilbidean zehar, zeharkatzen dituzten Nafarroako lekuetako paisaiaren, arkitekturaren, kulturaren, historiaren eta artearen elementu garrantzitsuenak ezagutzen dira, eta , aldi berean, gure lurrekoa izatearen zentzua errazten da.
Iraupena: 15 m.

Camino de Santiago (Espainia, 1965)

Zuzendaria eta gidoia: César Fernández Ardavin
Argazkilaritza: Mario Pacheco (Z/B)
Musika: Alberto de la Guíaren musika, Santiagoko Seminarioko Schola Cantorum-ek interpretatua, José Luis Ochoa solista dela. Leire eta Siloetako Monasterioen koruen laguntzarekin.
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 53 m.

Fernando Cebrian erromes bat Done Jakue Bidean zehar dabil, topatzen dituen jende guztiaz hizketan, artea eta monumentuak aztertzen.
Done Jakue Bideari lotutako Navarra Tierra de Cine lehiaketarako egindako 2 film laburren emanaldia:

Caminante (Espainia, 2013)
Zuzendaria eta gidoia:Joaquin Calderon
Argazkilaritza: Axier González (C)
Musika: Jorge Sánchez, Zorongo, Aznárez Anaiak, Gaudeamus Koroa
Interpreteak: Belinda Washington, Txema Blasco
Hizkuntza: Jatorrizko Bertsioa gazteleraz
Iraupena: 10 m.
Done Jakue bideko bi erromes , Maria eta Santiago, Iruñean elkartzen dira. Hiriko txokorik enblematikoenetatik pasatzen diren bitartean, konturatuko gara Mariak une txarra igarotzen duela bikote-harremanean, eta Santiagok arazo larria duela. Istorioaren amaiera harrigarri batek berriro esango digu gauzak ez direla diruditenak.
Film Labur Onenaren Saria NTC 2014

Mil kilometros (Espainia, 2015)
Zuzendaria, gidoia , muntaia eta musika: José R. Carralero
Argazkilaritza:Luis E. Pérez (C)
Interpreteak: Ana Conca, William Miller
Hizkuntza: jatorrizko Bertsioa gazteleraz
Iraupena: 10 m.

Carlosek Santiago Bidea inori esan gabe egitea erabaki du, bakardadea, pentsatzeko denbora eta, batez ere , Amandaz ahazteko. Ez daki, ordea, Amandak erabaki duela Done Jakue bidea inori esan gabe egitea, bakardadea, pentsatzeko denbora eta , batez ere, Karlos ahazteko.
Argazki Onenaren Saria NTC 2015




 

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 20a, osteguna, 19:30 O.
Loving Vincent