“Rincones y nostalgias de Pamplona” sailaren bosgarren atala, Antonio José Ruiz Iruñeko zinemagileak ekoiztutakoa eta egindakoa. Azken atal honekin amaiera ematen zaio Cine Pamplona taldeak sortutako sailari, egileak bere hiriarekiko maitasuna erakusteko asmoz egindakoa: “helburu jasoa, herrikoia eta ikus-entzunezkoa betetzeko nahia, ezagutza historiko sakonaren idortasunetik urrun”. Film honekin Nafarroako hiriburuko auzoetatik egindako ikus-entzunezko ibilbidea osatzen da, burguaren historia eta mende hasierako anekdotak gogora ekarri nahi dituena, orain dela mende bateko Iruñeko bizimodua, alegia. Horretarako, Antonio Josék bere filmoteka indibidualean gordetzen zuen material zaharra jaso zuen (berak bildutakoa eta lagun batzuen eskuzabaltasunari esker jasotakoa). Mugimenduan dauden irudi horiek, latoizko kutxetan gordetakoak, memoriaren ahanzturaren itsasoan norbaitek noiz berreskuratuko zain egon ziren. Film honetan Ruizek aurretik ia ikusi gabeko irudiak erakusten dizkigu, 1928 eta 1969 artean filmatutakoak. Bere parte hartze publikoez baliatu zen Nafarroako Filmoteka baten alde egiteko, baina zoritxarrez ezin izan zuene ezagutu. Beraz, saio hau bere omenez antolatu da, eta Nafarroako Filmen Artxiboko Iruñeko saila sortzeko bildu zuenari gure esker ona erakusteko.
Pregón de Navarra Kultur Elkarteak omenaldi honetan parte hartzen du eta Juan José Martinena bere kidearen, Iruñeko historialariaren eta zinemagilearen lagunaren hitza eskainiko digu, bera izango baita filma aurkeztuko duena.