Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El día de la bestia

Martxoaren 1a, osteguna, 20:00etan.

              Apaiz batek San Joanen araberako Apokalipsiaren mezu sekretua argitu duela uste du: Antikristoa 1995eko abenduaren 25ean jaioko da Madrilen. Satanasen semearen jaiotza eragozteko, apaizak bat egingo du José Maríarekin, death metal musika gustatzen zaion gaztearekin. Biak gertaera apokaliptikoa Madrilgo zein lekutan gertatuko den argitzen ahaleginduko dira. Izaera esoteriko eta naturaz gaindikoa duen telebista-programaren aurkezlea den Cavan irakaslearen laguntzaz, apaizak eta José Marik deabruaren laguntza eskatuko dute ospakizun bitxi batean.
 
Ekintza-komedia makabro eta dibertigarri honek, laurogeita hamarreko Espainiako zinema-aretoetan arrakasta handia eragiteaz gain, Santiago Segura aktorea begien aurrean jarri zigun. Garai hartako Espainiako zinemaren eskaintza harrigarrienetakoa izan zen eta sei Goya irabazi zituen, besteak beste, zuzendari onenaren saria eta aktore berriaren saria Segurarentzat.
España1995
 
Zuzendaritza: Alex de la Iglesia.
Ekoizpena: Iberoamericana, Sogetel.
Argazkia: Flavio Martínez Labiano (C).
Musika: Battista Lena.
Gidoia: Alex de la Iglesia, Jorge Guerricaechevarria.
Antzezleak: Álex Angulo, Santiago Segura, Armando de Razza, María Grazia Cucinotta, Terele Pávez, Saturnino García, Nathalie Seseña, Jimmy Barnatan, Jaime Blanch.
 
Iraupena: 103 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gazteleraz..
Sarrera: 3 €.
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 9a, osteguna, 19:45etan.
Acción mutante

Martxoaren 15a, osteguna, 20:00etan.
Perdita Durango

Martxoaren 29a, osteguna, 20:00etan.
La comunidad

Apirilaren 20a, ostirala, 20:00etan.
800 balas

Apirilaren 27a, ostirala, 20:00etan.
Los crímenes de Oxford