Bêka&Lemoine zinemagile bikainek egindako azken dokumental honetan zarataren musika, irakurketa akrobatikoa, film mutuak, su artifizialak eta japoniar arkitektura biltzen dira.
Koolhass Houselife euren lehen filmari esker, gurtza film bilakatu zena, nazioartean ezagun egin ziren. Bere garaian filma ikusteko aukera izango genuen sail honetan eta oraingoan, bi zuzendari horiek astebeteko ibilbidea egitera gonbidatzen gaituzte Moriyama jaunaren ezohiko baina, aldi berean, eguneroko bizitzan zehar.
Moriyama, Tokion bizi den artista, arkitekto eta musika zale japoniarra da, Ryue Nishizawa (SANAA) arkitektoak diseinatu zuen Moriyama etxean bizi dena. Eguneroko etxeko bizitzaren zentzua birdefinitzen duen mikrosmo esperimental horretan murgilduz, etxeko jabearen bat-bateko pertsonalitate hurbila ezagutzeko aukera izango dugu: Japoniako hiriburuaren bihotzean bakean eta kontenplazioan bizi den hiriko eremitarena. Filmak protagonistaren espiritu askearen adarkaduran sartzeko aukera ematen digu.
Aurkezlea: Javier Pérez Herreras, arkitektoa
Frantzia, 2017
Zuzendaritza esta Gidoia: Bêka & Lemoine
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa frantsesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 63 minutu
Dokumentala
Sarrera doakoa
Maiatzaren 15a, asteazkena, 20:00 O.
Desenterrando Sad Hill
Maiatzaren 22a, asteazkena, 20:00 O.
Mies On Scene. Barcelona en dos actos
Maiatzaren 29a, asteazkena, 20:00 O.
Mi tío