Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Ojo Guareña

Maiatzaren 30a, osteguna
20:00 O.

Espeleologo talde bat Ojo Guareña izeneko haitzuloan sartzen da. Espazioaren mugek zehaztugabeak dirudite eta gizakien ahotsak jatorri ezezaguneko dirdira gisa iristen zaizkigu. Azkenean, ez dakigu gu garen haitzuloari begira gaudenak edo, aitzitik, haitzuloa den guri begiratzen gaituena.

Edurne Rubio Barredo (Burgos, 1974) ikusmenaren artista da eta bere lanak formatu eta testuinguru ezberdinen artean mugitzen dira: performanceak, filmaketa soinu-proiektuak. Elkarrizketa erabiltzen du lan-metodo nagusi gisa; banakakoen istorioak jasotzen ditu talde-narrazio bat eraikitzeko eta horrekin, ezbaian jartzen du Historiaren irakurketa lineala, irakurketa subjektiboa proposatuz, etengabe aldatzen ari dena eta estimuen menpekoa dena.

Nafarroako Zinema Dokumentalaren 2019ko Nazioarteko Ikuspuntua Jaialdiko Publikoaren Sari Berezia.

 height=

Espainia-Belgika, 2018


Zuzendaritza eta Gidoia: Edurne Rubio
Argazkigintza: Sergi Gras, Álvaro Alonso de Armiño (Kolorea)
Soinua: David Elchardus, Hugo Fernández, Edurne Rubio
Muntaketa: Edurne Rubio, Jan De Coster.
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Iraupena: 56 minutu

Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información