Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Nafarroako film laburrak

Martxoaren 7a, osteguna
20:00 O.

Forjando palabras y hierro (Espainia, 2018)
 
Zuzendaritza: Mitxel Sádaba.
Musika: Unai Casado, Aitzol Saratxaga, Xabi Sádaba y Mitxel Sádaba
Parte hartzaileak: Carlos Bassas, Julen Sádaba.
Hizkuntza: gaztelera.
Iraupena: 23 min.
 
 Carlos Bassas idazleak Julen Sádaba errementariari enkargu bat egiten dio. Erronka katana baten erreplika egitea da. Biek sablearen eta euren lanbideetako zailtasunei buruz hitz egiten dute.  
 
Patchwork (Espainia, 2018)
 
Zuzendaritza eta gidoia: María Manero Muro
Animazioa: Laura Ávila, María Manero, Gala Fiz
Musika: Nani García
Iraupena: 8 min.
 
   Patchwork 60 urte dituen eta gibel transplantea behar duen Lolyren istorioa da. Loly etxekoandrea da, chefa, psikologoa eta ama. Istorioa emailearen ikuspuntutik kontatuta dago.
 
KM. 0 (Espainia, 2018)
 
Zuzendaritza: Álvaro Pinell Pacha
Ekoizpena eta muntaketa: Uxue Olaverri
Argazkigintza: Nerea Galafate (Kolorea)
Iraupena: 6 minutos
 
Zer gertatzen da autoek kilometro gehiago egiterik ez dutenean? Dokumental honetan kotxeen azken bidaian sakonduko dugu. Ikuspuntu ezezagun batetik autoen desegite, birziklapen eta tratamendu prozesua ikusteko aukera ematen digu.  
 
Con el universo se habla en silencio (Espainia, 2018)
 
Zuzendaritza: Luis Parra
Ekoizpena: Amaia Marcos
Argazkigintza: Fernando Osés (Kolorea)
Soinua: Lore García
Edizioa: Alejandro Lens
Iraupena: 7 min.
 
Roberto García astroargazkilariari buruzko film laburra, kamerarekin eta teleskopioarekin kosmosaren edertasuna harrapatzeari urteak eskaini dizkion gizona. Gau hotz eta ilunak, aldi luzeak atari zabalean eta zeru ikaragarria: horrelakoa da astroargazkigintza.
 
Yo viendo (Espainia, 2018)
 
Zuzendaritza: Borja Rodríguez
Ekoizpena: Rafael González
Argazkigintza: Javier Ramírez, Maili Fraser (kolorea)
Soinuaren diseinua: Javier Ramírez
Muntaketa: Gabriela Romero 
Iraupena: 4 min.
 
 Yo viendo euriak hirian duen eraginaren zirraratik sortutako dokumentala da. Euria distantzia ezberdinetatik behatu eta aztertzen du. Desberdintasun zirraragarria dago lasai dagoen hiriaren eta euriaren kaosean murgilduta dagoen hiriaren artean. Filmak ezberdintasun eta garapen horren inguruan jartzen du arreta, euriak bere osotasunean murgiltzen duen hiriaren kaosean.   
 
-1 (Espainia, 2018)
 
Zuzendaritza: Miguel Arrondo
Ekoizpena: David Marcotegui
Argazkigintza: Juan Guerrero (Kolorea)
Soinua eta edizioa: Gabrielle de Raigniac
Iraupena: 6 min. 30 seg.
 
 -1 Nafarroako Ospitaleko alde ezkutua erakusten du: leku babesgabea eta ospitale-gunea lurrazpitik konektatzen duen tunelez osatutakoa. Dokumental honek tunel horietatik bidaiatzen du, itxuraz jenderik gabekoak, baina benetan bizitzaz eta jardueraz beteta daudenak.  
 
Nata y chocolate (Espainia, 2019)
 
Zuzendaritza: Cristina Calvo
Gidoia: Cristina y Javier Calvo
Argazkigintza: Jesús Martín (C)
Musika: Guillermo Bea, Ainhoa Zabalza, Daniel Morán, Ricardo Fernández
Intérpretes: Paula Palenzuela, Paula Rodríguez, Mirian Panogo, Lila Blanchard,
Loly Alvarez, Luis Puente, Guillén Moriones y Pablo Goñi.
Iraupena: 20 minutu
 
    Arraza-bullyinga kontinente ezberdinetako bi nesken arteko adiskidetasun istorio baten bidez kontatua. Urtero Nafarroan adiskidetasun maitagarria landuko dute, elkarrekin hazten eta ezbeharrei aurre egiten lagunduko diena. Candelak eta Shairak erkidegoko historia eta ohiturak ezagutuko dituzte, mugak apurtuz eta distantzia gaindituz.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información