Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El futuro perfecto

Urtarrilaren 31, osteguna
20:00 O.

    Xiaobinek 17 urte ditu eta Argentinara iristen denean ez du gazteleraz hitz egiten. Hala ere, iritsi eta egun gutxitara izen berria du jada, Beatriz, eta bere lehenengo lana supermerkatu txinatar batean. Bere familiak euren garbitegitik bizitza paraleloa bizi du, argentinarrengandik urrun. Xiaobinek bere dirua ezkutuan gordetzen du eta hizkuntz eskolan izena ematen du. Bertan ikasten duena, kalean praktikatzen du. “Zitak antolatzearen” inguruko klasearen ostean, supermerkatuan bezero indiar batekin elkartzen da. Vijayrekin ezin da ia komunikatu baina, hala ere, elkarrekin ezkutuan ateratzen hasiko dira.
     Ahalera praktikatzen dutenean, Xiaobin bere etorkizunari buruz pentsatzen hasten da. Zer gerta daiteke bere gurasoek harremanaren berri izaten badute? Bere gaztelera hobetzen doan heinean, Xiaobinek gero eta parte hartze handiagoa du filmaren gidoiaren idazketan. Bere kide txinatarrek gertaerak ikasgelatik komentatzen dituzte, koru bat bailiran. Etorkizun perfektua bere bizitza berrirako entsegu-areto bilakatzen da.  
 
     Nele Wohlatz zuzendari alemaniar-argentinarraren bigarren film luzea immigrazioaren eguneroko bizitzaren eta bakardadearen erretratua da. Urteko filmetako bat da eta sari mordoa irabazi ditu nazioarteko hainbat jaialditan: 2016ko Locarnoko Jaialdiko Epaimaihai gaztearen Sari berezia eta kritika independentearen urrezko Boccalino saria, esaterako. Edo Bilboko Zinebi Jaialdiko film luze onenari saria.
Argentina, 2016
 
Zuzendaritza: Nele Wohlatz
Gidoia: Pío Longo, Nele Wohlatz
Argazkigintza: Roman Kasseroller, Agistoina San Martín (Kolorean)
Aktoreak: Xiaobin Zhang, Saroj Kumar, Mian Jiang, Nahuel Pérez Biscayart.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz eta mandarinez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 65 min.
Volver
Abono Salmenta