Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Secuencias

Azaroaren 22a, astelehena
19:30 o.

Gutxi gorabeherako iraupena: 80 minutu.
Zuzeneko emanaldia, pianoarekin, Josetxo Fernández de Ortegaren eskutik.

“SECUENCIAS” . Iraupena: 7 min. 30 seg. 1900etik 1940ra bitarteko dokumentalen bilduma , Aragoiko industria-garapena erakusten duena. ZARAGOZAKO FILMOTEKA.

“LA PAPELERA ESPAÑOLA”(ca. 1928)
Iraupena: 13 min. Produkzioa España Film. Biltegi partikularra: José Flores. 35 mm-ko nitratoz kontserbatutako jatorrizko zatia. Konpainia anonimoaren dokumentala, Bilbon helbideratuta. Pasaiako portuan zurezko enborrak lehorreratu eta Errenteriako La Papelera Española enpresaren lantegira bagoietan eraman zirela erakusten du. ANDALUZIAKO FILMOTEKA.

“HIJAS DE DON VENANCIO”. Iraupena: 6 min. Fikziozko film amateurra. ZARAGOZAKO FILMOTEKA.

“NAVARRA EN LA COLECCIÓN DE CINE DOMÉSTICO DE LA FILMOTECA DE VALENCIA” , Iraupena, gutxi gorabehera: 15 min. VALENTZIAKO FILMOTEKAK berreskuratu eta digitalizatuak.

“ENCIERRO 1929” (1929) Iraupena, gutxi gorabehera: 10 min. Amateur ekoizpena. Egile ezezaguna. Biltegi partikularra: Hugo Lasarte. 1929ko Sanferminak filmatzea: entzierroen eszenak, erraldoi, buruhandi eta zaldikoen konpartsak, San Ferminen prozesioa, zezenketak, aireko ikuskizuna, dantzaldia eta su artifizialak. ANDALUZIAKO FILMOTEKA.

“EL RATA PRIMERO”. Iraupena: 2 min. (zatia). (K-HITO,1932) ESPAINIAKO FILMOTEKA.

“SALOMÉ” Iraupena: 2 min. (zatiak). (J. GORDON EDWARS, 1918). ESPAINIAKO FILMOTEKA.

“NOTICIARIO DE LA PROCLAMACIÓN DE LA II REPÚBLICA”. Iraupena: 11 min.( Egile ezezaguna,1931) ESPAINIAKO FILMOTEKA.

“AÑO CHOMÓN: IBÉRICO FILMS”. (1911-1912). Iraupena: 15 min. CATALUNYAKO FILMOTEKA.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 23a, asteartea, 19:30 o.
Arloak