German Areta ikertzaile pribatu bat da; Madrilgo Gran Via kaletik gertu dauka bulegoa eta «el Moro» du laguntzaile.Areta gizon bakarti eta gogorra da, dirudienez istripu larriren bat izandakoa, eta errehabilitazio neketsuan zaintzaile izan zuen Carmen erizainarekin maitemindu da; haren alaba Maite aurrera ateratzen laguntzen dio.Halako batean, Francisco Medina enpresaburuak Aretarengana jotzen du eta 16 urteko haren alaba Isabel aurkitzeko enkargua ematen dio, ez baitaki non dagoen.
Alfredo Landak beste paper dramatiko batzuk interpretatzeko aukera izan zuen lehenago (El puente, Las verdes praderas, Forja de amigos), baina German Aretarena egin zuenean haren karrera aldatu egin zen erabat, asko eta asko aktore nafarraren moldaerraztasuna aintzatesten hasi baitziren.Garcik, gainera, bere film onenetako bat egin zuen, hainbeste miresten zuen zinema beltzaren omenezko film bikaina.
Landaren heriotzaren lehen urteurrena hartuko dugu aitzakiatzat egin zuen lan goretsienaren bitartez omenaldi txiki bat egiteko.