
Lehiaketa honen helburua gazteen artean sormena eta adierazpen artistikoa sustatzea da ikus-entzunezkoen bidez, jatorrizko eta kalitate handiko film laburrak eginez.
Saio honetan Nafarroako Filmotekak eta Gazte Txartelak antolatutako Film Laburren III. Lehiaketan saritutako film laburren sariak banatuko dira eta film labur irabazleak proiektatuko dira.
Ondorengo sariak banatuko dira:
· Film Labur Onenaren Lehen Saria: 600 €
· Film Labur Onenaren Bigarren Saria: 400 €
· Film Nafar Labur Onenaren Saria*: 350 €
· Interpretazio Onenaren Saria**: 300 €
· Argazkirik Onenaren Saria: 300 €

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Abenduaren 10a, osteguna, 19:00
Mundu Berri Baterako Ateak (Espainia, 2025)
Abenduaren 18a, ostirala, 18:00
Jauría (Espainia, 2025) + Aracne (Espainia, 2026)