
Erretzen den ate bat. Erantzuten duen komunitate bat. Mundu Berri Baterako Ateak, ateak ez ezik, ikur bat ere berreraikitzea erabakitzen dutenen bidaia kontatzen du: gaitza itxaropen bihurtzeko gai den komunitatearena. Aralarko San Migel santutegiko ateak erre ondoren, ustekabeko erantzuna sortu zen: eskuz berreraiki eta erromesaldi tradizional baten bidez bere lekura itzultzea. Xabier Agote nabigatzaile eta erriberako arotzak bultzatuta, eta auzolanaren espirituak eutsita, dokumentalak Albaolako San Juan ontziaren eraikuntzari lotutako egurra erabiliz berreraikitzeko prozesua aztertzen du.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Quim Torrents
Zuzendaritza: Quim Torrents
Gidoia: Ane Urrizburu, Quim Torrents
Protagonistak: Xabier Agote, Mariano Zubiria, Julián Etxeberria, Patxi Betelu, Curtis Williams, Alfonso Garciandía, Mikel Garciandía eta besteak.
Hizkuntza: B.O espainieraz eta euskeraz, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 60 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Abenduaren 17a, osteguna, 19:30
Film Laburren III. Gala
Abenduaren 18a, ostirala, 18:00
Jauría (Espainia, 2025) + Aracne (Espainia, 2026)