Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Minghun (Polonia, 2023)

Abenduaren 9a, asteazkena
19:00

 

Bere alaba bat-batean hil ondoren, Jurek eta Ben aitaginarreba txinatarra bidaia metaforiko batean murgilduko dira, Marysiarentzat senar hil perfektua aurkitzeko eta Minghun izeneko konfuziar erritual ahaztua burutzeko. Bilaketan ari direla, beren mugak gainditu eta arazo zentzugabeak aurkitzen dituzte, baina benetan garrantzitsua dena ere deskubritzen dute.

Hil ondorengo ezkontzaren antzinako erritual txinatarretik abiatuta, filmak erresonantzia unibertsaleko istorio bat eraikitzen du doluari, oroimenari eta heriotzatik haratago irauten duten loturei buruz. Sentimentalismorik gabe, seme-alabak galdu dituzten gurasoen minari heltzen dio, kulturen arteko tirabiran elkarrizketarako eta ulermenerako espazio bat aurkituz, umore eta arintasun uneekin.
Estreinaldia Espainian.


 

Zuzendaritza: Jan P. Matuszyński

Gidoia: Grzegorz Łoszewski

Argazkilaritza: Kacper Fertacz

Musika: Stefan Wesołowski

Antzezleak: Marcin Dorociński, Natalia Bui, Daxing Zhang, Izabela Francis Vinent Abreu y otros

 

Hizkuntza: B.O polonieraz, azpitituluak espainieraz

Iraupena: 91 min.


Sarrera doan. Aldez aurretik leihatilan jaso.

Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 1a, asteartea, 19:00
Simona Kossak (Polonia, 2024)

Abenduaren 2a, asteazkena, 19:00
Sonata (Polonia, 2021)

Abenduaren 16a, asteazkena, 19:00etan.
Hogar dulce hogar (Dom dobry, Polonia, 2025)

Abenduaren 23a, asteazkena, 19:00
Los monaguillos (Ministranci, Polonia, 2024)

Abenduaren 30a, asteazkena, 19:00
Pérdida de equilibrio (Utrata równowagi, Polonia, 2024)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.