
The Bandek 1976an San Frantziskon egindako agur-kontzertuaren erregistro dokumentala, gonbidatu talde bikain baten parte-hartzearekin: Bob Dylan, Van Morrison, Neil Young, Joni Mitchell, Neil Diamond, Eric Clapton eta garai hartako beste rock artista handi batzuk.
El último vals (1978) Martin Scorsesek zuzendu zuen, luxuzko argazki-talde batekin (Michael Chapman, László Kovács, Vilmos Zsigmond). Kritikak inoiz filmatutako dokumental musikalik onenetako bat bezala hartzen du, bai emanaldien kalitateagatik, bai eszenaratze zainduagatik, zinema narratibotik hurbilago baitago kontzertuen erreportaje konbentzionaletik baino.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Jorge Nagore eta JM Belcos
Zuzendaritza: Martin Scorsese
Gidoia: Martin Scorsese
Argazkilaritza: Michael Chapman, László Kovács, Vilmos Zsigmond eta Hiro Narita
Musika: The Band
Antzezleak: The Band, eta Bob Dylan, Van Morrison, Neil Young, Joni Mitchell, Neil Diamond, Eric Clapton, Muddy Waters, Ringo Starr, Ronnie Wood, Emmylou Harris
Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 117 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Azaroaren 7a, larunbata, 19:00 - CONDESTABLE
Ramón y Cajal: dibujos en la retina (Espainia, 2025)