
Toni Cade Bambara idazle, zinemagile eta kultur aktibista garrantzitsuaren biografia dokumentala. Umorez eta zorroztasun sakonez, komunitatearen jabekuntzan aritzeko inspiratu zuen artista belaunaldi oso bat. Filma kultur antolakuntzari buruzko ikasgai sorta gisa egituratzen da, Bambararen bizitzatik ateratakoak eta haren lagun, lankide eta ikasleek partekatutakoak.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Beatriz Leal Riesco eta Mónica Henríquez (zuzendarikidea eta muntatzailea)
Zuzendaritza: Louis Massiah eta Mónica Henríquez
Argazkilaritza: Michael Chin eta Henry Adebonojo
Musika: Jerome Jennings
Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 105 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Azaroaren 27a, ostirala, 19:00
Hanami (Cabo Verde/Portugal/Suitza, 2024)